Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Ortzadar, 1990

 

XXVIII

 

karmele, alberto eta jazinto

 

ALBERTO: (Agertzen da etxe barnetik lehen atetik, etxeratzean ekarri duen maletatxoa eskuetan duela). Nahi duzuen bezala konpon zaitezte orain! Txorakerian hasiko ote zaizkidan bada niri? (karmelegatik). Honek ere merezi dik zartateko ederra eta hartuko likek zutik izango balitz. Bai horixe! (Alde egiten du kanporako atetik).

JAZINTO: (Agertzen da etxe barnetik lehen atetik, tazatxo bat eskuetan duela). Hau duk zartatekoa eman didana arlote zikin horrek. Ezer esan gabe, zapla! alajaina... Izar ederrak ikusi dizkiat! Une txiki batetan egon izan bazen horregatik, ez ziren alde egingo nire kafe honetatik berriro txurrut egin gabe. Lehen bezala hankaz gora berriro ere, laister utziko nian... (Konturatzen da karmele lurrean dela). Etsaiak! Zer egiten du lurrean nire emazteak? (Tazatxoa mahai gainean utzi eta belaunikaturik astintzen du karmele). Karmele! Karmele!... Honek ere hartu izango dik muturrekoren bat... Oraintxe guztia prestaturik nuen garaian azaldu behar ziren gizonezko arlote horrek. Kaka zaharra!