Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Ortzadar, 1990

 

VI

 

karmele eta jazinto

 

KARMELE: (Agertzen da kanporako atetik, ondoren jazinto dela). Ezin naiz honela kalean ibili. Une batetik bestera, bihotza gelditu behar zaidala iruditzen zait. (Aulki bat hartu ondoren esertzen da).

JAZINTO: ez duzu behintzat beldur txikia!

KARMELE: Garaia hurreratzen den bezala, geroago eta handiagoa. Ez dakit zer emango nuken oraintxe, guztia bukatua izatea gatik.

JAZINTO: Lasai zaitez emakumea! Bihar eguardirako, guztia bukatua da. Konturatu ere egin gabe, agure zahar hori beste mundura bidaliko dugu eta bizitza berri bat hasi.

KARMELE: ez du motza izan behar eguardira bitarteko denbora.

JAZINTO: Beste guztiak bezala, igaroko da hori ere eta handik aurrera...

KARMELE: Guztia ondo irtenez gero...

JAZINTO: Lasai Karmele, lasai.

KARMELE: Esatea errezagoa da.

JAZINTO: Guztia irtengo du, aurrez pentsaturik dugun bezala. (Sarrerako txirrina entzuten da).

KARMELE: Hemen izango dugu On Lukax. (Zutitzen da).

JAZINTO: Baina, ez al didazu bada esan, etxeko giltza bat eman diozula berari?

KARMELE: Egia, bai. Beste norbait da orduan... Banoa nonbaiten ezkutatzera edo bestela lurreratu behar dut beraren aurrean.

JAZINTO: Zoaz lasai... Nik irekiko diot atea.

KARMELE: Orain naizen eran, ezin nindeke inoren aurrera azaldu... (Alde egiten du etxe barnera bigarren atetik. Bitartean jazinto, kanporako atea irekitzera doa).