Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Ortzadar, 1990

 

XXVII

 

karmele, lukax, kosme eta benita

 

LUKAX: (Agertzen da etxe barnetik bigarren atetik eta korrika sartzen da lehen atetik). Deabruak! Eskerrak ez nauen jo!

KOSME: (Agertzen da etxe barnetik lukaxen ondoren, pistola eskuan duela). Hau duk muturrekoa eman didana agure zahar nazkagarri horrek! Hilik zela? Oraindik ez itxura denez, baina, harrapatzen dudanean ez dik gehiago txintirik egingo! (Alde egiten du etxe barnera lehen atetik).

KARMELE: (Esnatu eta zutitu nahirik). Berriro ere lurrean? Baina, zer gertatzen zait niri gaurkoan? On Lukax... Hori da, bai. On Lukaxi deitzeko asmoan nintzen... Baina, nor ikusi dut hemen? Ez al zen, loturik utzi dugun hori? Hilik zena? Txoratzen hasia nauk dudarik gabe... (Unean, tiroak entzuten dira etxe barnean eta korrika agertzen da lukax lehen atetik, kanporako atetik alde eginez. karmele, erortzen da berriro lurrera).

LUKAX: jo behar nau azkenean! Jo behar nau!

KOSME: (Etxe barnetik agertzen da lukaxen ondoren. benita ere berarekin da). Ez duk alde egingo! Ez arranoa! (Tiro bat botatzen duela alde egiten du kanporako atetik, benitak jarraitzen diola).