Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Ortzadar, 1990

 

XXV

 

karmele eta kosme

 

KOSME: (Agertzen da etxe barnetik lehen atetik). Hori duk aldia duena nagusiak! Sukaldea azkar asko hustu dik behintzat! (Konturatzen da karmele lurrean dela eta belaunikatuz astintzen du). Etxekoandrea! Etxekoandrea!

KARMELE: (Arnaska eta ezinean hitzegiten du). Nire senarrak... Nire senarrak, hilko du On Lukax... On Lukax hilko du...

KOSME: Bigarren aldian hiltzen, ez du langintza erreza!

KARMELE: Deitu On Lukaxi... Deitu...

KOSME: (Zutituz). Deitu agure zahar horri? Ez alferrik! Baina, zertarako hil behar du nagusiak agure hori? (Unetxo baten ondoren). Zertarako? Zertarako esan al dut? Guk egitea nahi izan diogun berbera egiteko ziur asko... Beraren diruak eskuratzeko! Nonbaiten ezkutatu beharko diat oraintxe bertan agure zaharra edo bestela ni izango nauk nagusiak hilko duena. (Alde egiten du etxe barnera bigarren atetik).

KARMELE: (Esnatzen doa eta zutitu nahirik). Baina, zer egiten dut lurrean? Zer gertatu zait niri? On Lukax... On Lukax, bai... Hori da. Berari deitu behar diot azkar... (Zutitzen da). Nire senarrak bestela, egingo du ezegitekoren bat...