Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Ortzadar, 1990

 

XIV

 

markel

 

MARKEL: (Unetxo batetara agertzen da etxe barnetik oherako jazkiak dituela soinean). Agure zahar horren ahotsa dela iruditu zaidak, baina hemen ez duk inor. Oraindik ziur asko etxeratu gabe izango duk. Ez al dut une egokia oraintxe, On Lukax edo delako agure zahar horren logela aztertzeko? Jakingo nikek pozik zerbait gehiago beretzaz... Sinatutako txeke bat aurkituko banioke berriz, hura gehiago! (Alde egiten du etxe barnera bigarren atetik. Berehala ordea, sarrerako txirrina entzuten da. Agertuko da etxe barnetik). Beste batetarako utzi beharko diat... (Alde egiten du etxe barnera lehen atetik. Txirrina behin eta berriz entzuten da).