Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Ortzadar, 1990

 

XV

 

karmele eta alberto

 

KARMELE: (Unetxo baten ondoren agertzen da etxe barnetik bigarren atetik). Baina, ez al du inork ezer entzuten gure etxean? Neskame tuntun hori orain ere, morroiaren inguruan izango da ziur asko. (Kanporako atea irekitzera doa).

ALBERTO: (Agertzen da kanporako atetik, ondoren karmele dela). Barka zaidazu... Baina, gaua igarotzeko toki bat aurkitu nahirik naiz.

KARMELE: Ordu ederrean zatoz...

ALBERTO: Nire autoak aberia bat izan du eta ez naiz nahi baino lehen iritsi.

KARMELE: Ohiturarik ez dut afalondoan inor hartzeko etxean.

ALBERTO: Mesedez, gaur gauean bada ere behintzat, utzi zaidazu zure etxean gelditzen.

KARMELE: Gau bat bakarra igarotzeko asmoan al zara?

ALBERTO: ez dakit ziur... Bat, bi hiru edo gehiago igaroko baditut ere. Lan bat egin beharra dut herrian eta bera bukatu bitartean gelditu beharko dut. Gutxi gora behera, aste bete bat...

KARMELE: Zatoz orduan.

ALBERTO: Mila esker.

KARMELE: Neuk lagunduko dizut logelara.

ALBERTO: Une txiki bat eman zaidazu gauzak ekartzeko... Hementxe inguruan utzi bai dut autoa.

KARMELE: Zoaz, bai.

ALBERTO: Berehala naiz... (Alde egiten du kanporako atetik).

KARMELE: (Bakarrik gelditzen). Oraintxe etorri behar ziren honek ere! Etxe guztia hankaz gora dugunean, pozoin madarikatu hori aurkitu ezinean. Nire senarrak egin behar dik oraingoan astakeriren bat... (Alde egiten du etxe barnera lehen atetik).