Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Ortzadar, 1990
[aurkibidea]
XVIII
kosme, benita eta lukax
KOSME: (Agertzen da etxe barnetik bigarren atetik, alde guztietara begiratuz). Alde egin diten... Tira, heldu agudo oraintxe!
BENITA: (kosmen laguntzaz lehen bezala dakar lukax). Beldurraren beldurrez, ezin nauk zutik egon.
KOSME: Agudo ibiliadi! Berehala izango dun bestela beste norbait.
BENITA: (lukax utzi eta etxe barnera begiratzen du lehen atetik). Berehala esan al duk? Oraintxe bertan! Hemen duk nagusia!
KOSME: Etsai madarikatuak! Ez diagu etxetik ateratzen agure zahar hau... Goazen barrura berriro! (Sartzen dute presaka lukax etxe barnera aurrez agertu diren tokitik).
BENITA: Azkar! Azkar!