Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Ortzadar, 1990

 

XIII

 

lukax, benita eta kosme

 

KOSME: (Agertzen da etxe barnetik lehen atetik). Baina Benita, ez al didazu esan kafesnea logelara emateko On Lukaxi?

BENITA: Nik...

LUKAX: Bertara eramana baduzu, hantxe hartuko dut. (Zutituz). Eskerrik asko zuen laguntza gatik. (Patrikatik dirua atera eta bai benitari eta bai kosmeri emanaz). Tori... Ez da asko, baina har zazue...

BENITA: Mila esker, On Lukax.

KOSME: Eskerrik asko.

LUKAX: Behin baino gehiagotan gogoratuko zaituztet etxe honetatik alde egiten dudanean. Bai horixe!

BENITA: Baita gukere zu On Lukax. Ohera bazoaz, lagunduko

dizut logelara...

LUKAX: Bidea ongi ikasia dut eta joango naiz bakarrik...

KOSME: Etazer kostatzen zaigu guri On Lukax, zuri laguntzea?

LUKAX: Biok lagundu behar al didazue gainera?

KOSME: Horixe!

LUKAX: Goazen bada orduan... Goazen. (Alde egiten dute hirurak etxe barnera bigarren atetik).