Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Ortzadar, 1990

 

XX

 

benita, kosme eta lukax

 

BENITA: (Agertzen da etxe barnetik bigarren atetik, alde guztietara begiratuz). Alde egin dik. Oraintxe diagu une egokia.

KOSME: Azkar bada... (Agertzen da, benitak lagundirik lukax duela aurrez bezala).

BENITA: Izerdietan nauk oraintxe! Hau duk iluntzea, hau! Eta guztiaren errua hik...

KOSME: Heldu zaion agudo, berriketan denbora galdu gabe.

BENITA: Heldu? Uste diat moteil, geroago eta gehiago pixatzen duela.

KOSME: Baita zera ere!

BENITA: (Zerbait entzungo balu bezala lehen atetik). Iso!... Hemen duk norbait berriro ere!

KOSME: Eman dezagun orduan beraren logelara agure zahar hau.

BENITA: Jainkoa! Hauek dituk lanak!

KOSME: Azkar! Azkar! Galduak gaitun bestela! (bien artean berriro etxe barnera eramaten dute lukax).