Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Bat, bi, hiru
Imanol Elias
Ortzadar, 1990

 

XXVI

 

karmele eta alberto

 

ALBERTO: (Kanporako atetik agertzen da makila bat eskuetan duela eta haserre). Esan zaidazu agudo, nork lotu nauen! Esan agudo!

KARMELE: Jainkoa! (Erortzen da berriro lurrera alberto ikustean).

ALBERTO: Kaka zaharra! Hau bezalakoak badira beste guztiak etxe honetan, ez diat berehalakoan ezer jakingo! Hurrengo aurkitzen dudanari, ez da galderarik ere... Zart! buruaren erdi-erdian. (Unean eta bigarren atealdean, bi tiro entzuten dira etxe barnean). Zer? Tiroak al ziren zunpeteko hoiek? Lehen bait lehen trasteak hartu eta alde egitea hobe diat etxe honetatik... (Alde egiten du etxe barnera lehen atetik).