Zirt eta zart, Imanol Elias Odriozola
Egan, 5/6-1986

 

Hamabigarren agerraldia

 

KATTALIN, PATXI, MIKEL eta ZIRILO

 

ZIRILO: (Agertuko da kanpoko atetik, norbaitek aurpegian joa izango balitzake bezala. Haserre da) Jakin behar dut zer egin diozuten nere arrebari. Bai jauna.

KATTALIN: Hauxe bakarrik palta genduen oraintxe!

ZIRILO: Nork erantzun behar dit aurrena? Zer egin diozute nere arrebari?

PATXI: Guk ezer ez. Zer esan dik bada berak?

ZIRILO: Esan? Ezer ez! Zart! zaplateko ederra hurreratu zaidanean... Ezer esan gabe. Eskerrak gainera, ez diodan ezer esan, bestela bigarren zaplatekoa hartzeko arrisku ederra... Zuekin izango zuen zerbait...

PATXI: Ez dik gurekin ezer izan eta konpondu zaitezke elkarrekin. Egun batzutan ez zaitezke etxe honetara azaldu ere egin.

ZIRILO: Bidali egiten al nazue? Ez diat bada hori egingo! Ez arranoa, beste gauza hori hemen duzuten bitartean. Bera zer den jakin behar diat aurrez. Bai jauna.

PATXI: Tira Zirilo, joanadi haserretu baina lehen...

ZIRILO: Bai jauna. Oraintxe bertan, baina bihar goizean hemen izango nauk berriro.

PATXI: Zirilo, Zirilo...

ZIRILO: Bai jauna.

KATTALIN: Ez al duk entzuten etxeratzeko?

ZIRILO: Banua, banua... Beste zaplateko bat gora behera, nere arrebarena joan beharko dut. Baina bihar goizean hemen naiz berriro. (Alde egiten du kanpoko atetik).

KATTALIN: Hori duk bikotea duguna auzoan, beren laguntza beharrean garenerako. Hoiek lagunduko zigutek ederki...

MIKEL: Begizkoak dituzu behintzat, ama. (Une honetan, etxe barruan izugarrizko zunpetekoak entzuten dira).

PATXI: Baina, zer gertatzen da hor barrean?

KATTALIN: Jainko santua! Zuen harri nazkagarri hori izango da.

 

Zirt eta zart, Imanol Elias Odriozola
Egan, 5/6-1986