|
Zirt eta zart, Imanol Elias Odriozola Zazpigarren agerraldia TERESA TERESA: (Agertuko da kanpoko atetik, makila eskuan duela).Garai batetako sasoia izan banuen, ez zuen harria bota beharrik izango gure Patxik. Ez arranoa! Alferrik izango zen azkarra... Harrapatuko nuen eta nere makilak eraitsiko zuen... Zirt eta zart, lepoan edo buruan! (Eseriko da). Pentsatzen hasia naiz, zigorraren ordez, Egileak ez ote digun bidali izango neurri gabeko opari bat. Horrelako sasoia ematen duenez harri horrek, benetan pozgarria izan diteke ni bezalako zaharrentzat. Gaztetasuna erantsitzen duela diruri berari ikutzen dioten guztiei... Gure morroiak bezala korrika egitea gatik, neronek ere ikutuko nioke. (Zutituaz). Hezurrak galdu gabe izango nintzakela jakingo banuke... Baina, horrela korrika ibili ez gero, zudurra ere galduko nuke bidean. Haize pixkat hartzea hobe izango dut horrelako gauzak pentsatzen egotea baino... (Alde egiten du kanpoko atetik, makila eskuan duela). Zirt eta zart, Imanol Elias Odriozola |