|
Zirt eta zart, Imanol Elias Odriozola Hamargarrena agerraldia TERESA eta ISIDRO ISIDRO: (Agertuko da kanpoko atetik) Joatea zeukatek bada nahi badute! Nik ezin dut! Nekatzen denean etxeratuko da zure semea. TERESA: Etxeratu? Lehen ere hor duk barruan... Geldi askorik gainera! ISIDRO: Etxean dela? Noiz etorri da bada? TERESA: Hi asko konturatu gabe iritsi duk hori. Gelditu ezinean bazen ere, bapo gelditua duk! Ez dik horrek egun batzutan korrika egiteko gogorik izango. Ez horixe! ISIDRO: (Erdi barrez) Erretzarekin jo al duzu? TERESA: Buruaren erdi erdian. Eta plost! lurrera txintirik egin gabe. Gelditu duk bapo! ISIDRO: Betirako gelditu ez baduzu hala ere... (Alde egiten du herrenka, etxe barrura). TERESA: (Isidro-ren ondoren joanaz etxe barrura) Orain, ohean sartuko diagu... (Antzeztokia inor gabe gelditzean, itzaliko dira argiak edo ZAPIA jeitsi). Zirt eta zart, Imanol Elias Odriozola |