|
Zirt eta zart, Imanol Elias Odriozola Hirugarren agerraldia PATXI, ZIRILO, ISIDRO, MIKEL eta TERESA MIKEL: (Etxe barruan deika) Isidro! Isidro! ISIDRO: (Etxe barrutik agertuko da eskularruak jantziak dituela eta kanpoko atetik alde egiten du korrika) Zer duk hau? Zer gertatzen zait neri? PATXI: (Zutituaz) Ikutu izango ziok horrek ere! MIKEL: (Agertuko da etxe barrutik, bere ondoren Miren duela). Aita! Aita! Zu bezala hori ere! Harriari ikutu izango dio... PATXI: Korrika saio ederra egin beharrean duk orduan! Goazen beraren ondoren. (Alde egiten du kanpoko atetik, Mikel eta Miren ondoren dituela). ZIRILO: (Bakarrik gelditzean) Gehiegi edan izango diat gaurkoan. Ametsetan ez banaiz behintzat... (Bere aurpegian zaplateko bat ematen du) Edo bestela, etxe honetan guztiak erotuak dituk. Harriari ikutu diola... Itxura denez, hanka gainera ez zaio behintzat harririk erori edo bestela makalago joango zen. TERESA: (Agertuko da etxe barrutik, makila bat eskuan duela). Nere ingurura hurreratzen bada, zart! lehengoari bezala... Geldituko dut... Bai hala zankoa! (Alde egiten du kanpoko atetik). ZIRILO: (Bakarrik gelditzean) Zirilo, Zirilo... Behin hemen haizen ez gero ez duk alde egin behar etxe honetan zer gertatzen den jakin gabe. Ez arranoa! Haserretu ez badek On Xatur eta guztieri eztenkadak ematen hasi... Nere arreba non den jakin behar diat lehendabizi... (Etxe barrura dijoela, Kattalin dator bertatik eta topo egiten du). Zirt eta zart, Imanol Elias Odriozola |