Zirt eta zart, Imanol Elias Odriozola
Egan, 5/6-1986

 

Zazpigarren agerraldia

 

ISIDRO eta KATTALIN

 

KATTALIN: (Agertuko da etxe barrutik) Baina, ez al duzu lanean hasteko asmorik?

ISIDRO: Egon zaitez behintzat beste horiek etorri bitartean. Ederra naiz bada ni, edozer gauzari heltzeko!

KATTALIN: Ordu ederra izan behar du gaur, gu oheratzerako.

ISIDRO: Lasaitu zaitez emakumea! Ezer egiten hasi aurrez, nik aurkitu dudan gauza hori zer den jakin behar dugu.

KATTALIN: Harri zahar galanta, norbaitek pintura edo beste zerbait eman da. Ez zara behintzat zeharo txoratua izango, bera urrea dela pentsatzen egoteko...

ISIDRO: Hoinbeste ere ez, baina...

KATTALIN: Tira, tira... Utzi ametsak alde batera Isidro edo galdua zara. Hobe izango dugu etxeko lanak zerbait aurreratzea.

ISIDRO: Zure senarrak zer albiste ekartzen duen jakin gabe ez. Nahi duzun bezala hartu nere ezetza, baina berak etorri bitartean ez dut ezer egiteko asmorik.

KATTALIN: Nahi duzun bezala, baina ez pentsa inor oheratuko denik gaur etxeko lanak bukatu bitartean. Ez horixe! (Aldeegiten du etxe barrura).

ISIDRO: (Bakarrik gelditzean) Lanak hor izango dituk geroago ere! (Belauna igortziaz) Hobe lanean astoak bezala jardutea, nere belaunari kaso egitea baino! Gozoa duk bada! Hala ere, burua hautsi ez dudanean...

 

Zirt eta zart, Imanol Elias Odriozola
Egan, 5/6-1986