Hirugarren Reicharen izu eta miseriak
Bertolt Brecht
Hirugarren Reicharen izu eta miseriak
Bertolt Brecht
Hiria, 2009

 

17.
BI OKIN

 

Horra hor okin maisuak

Zahi boltsa batekin egin behar dute ogia

Eta, arau onen eredura,

Zahi eta hirinarekin ontzen dute

Horrela buruhauste franko hartuz.

 

 

(Landsberg, 1936. Gartzela batetako patio bat. PRESOAK bueltaka ari dira. Patioaren aitzin aldetik iragaten diren bakoitzean, bi preso ahapeka mintzatzen dira.)

 

BATA: Berria haiz hemen, ez da? Okin?

BESTEA: Bai, hi ere bai ez da?

BATA: Zergatik sartu haute?

BESTEA: Kontuz! (Beste jira bate ematen dute.)

BESTEA: Ogian zahia jartzen ez nuelako. Eta hi? Denbora luzea daramak?

BATA: Bi urte.

BESTEA: Zergatik detenitu haute? Kontuz! (Beste jira bat ematen dute.)

BATA: Ogiari zahia jartzen niolako. Orain bi urte hori oraindik janarien falsifikazioa baitzen.

BESTEA: Kontuz!