5.
HERRIAREN ZERBITZUTAN
Horra hor kanpoko begiraleak, borreroak,
Beti prest herriaren zerbitzutarako
Zanpatu, torturatu, zihortu, urkaberatu
Oro alokairu urrikalgarri baten orde.
(Orainienburgko kontzentrazio kanpo bat, 1934an. Barraken artean patio tipi bat. Eszena argitu orduko zihor baten hotsak entzuten dira. Gero SS BAT ikusten da PRESOA zihortzen ari dela, Hondarrean SS talderen BURUZAGIA erretzen eszenari bizkarra ematen. Irten egiten da.)
SS: (Nekaturik, kupela baten gainean ezeritzen da) Jarrai hire lanarekin. (PRESOA jeiki egiten da eta ezerian ezerian komuna garbitzen hasten da.)
SS: Zergaitik ezin dezakek ezetz ihardets, zerri hori, ea komunista zarentz galdegiten didanean? Horrela irabazten duena somanta itzel bat besterik ez baita, eta nik erdi hilik gelditzen naizenez, hirira joan gabe gelditu behar. Zergaitik ez dute Klapproth enkargatuko lan honetarako? Hura dibertitu egiten da honelako gauzekin. Baldin puta seme hori hemendik badator (entzuten gelditzen da.) har zak zihor hori eta zola jotzen hasiko haiz, entzun?
PRESOA: Bai, buruzagi.
SS: Hori zihortzen arituz nekaturik nagoelako da, entzun? Zerri aralde hori?
PRESOA: Bai, jauna.
SS: Kontuz!
(Pauso batzuk entzuten dira, SS-AK zihorra seinalatzen du. PRESOAk hartu eta zola jotzen hasten da. Zarata aski gora denez, SS-AK sare bat seinalatzen du eta PRESOA zihorraz jotzen hasten da. Kanpoan, pausoak gelditu egiten dira. SS-AK urrats bat ematen du urduri, eta PRESOA jotzen hasten da, eskutik zihorra kendu ondoan.)
PRESOA: (Ahapeka) Sabelean ez, arren.
(SS ipurdi-masailean jotzen du. SS taldeko BURUZAGIA sartzen da eta begira geratzen.)
SS TALDEKO BURUZAGIA: Jo zak sabelean (SS-AK sabelean jotzen du PRESOA.)