Hirugarren Reicharen izu eta miseriak
Bertolt Brecht
Hirugarren Reicharen izu eta miseriak
Bertolt Brecht
Hiria, 2009

 

14.
KUTXA

 

Hor datoz metalezko hilkutxak

Non ezkutatzen baitute

Gizon bat bihurtu zutena

Makurtu nahi ukan ez zuen gizon bat

Klase bataila handian

Bizitze hobe baten alde burrukatzen zuen bat!

 

 

(Essen, 1934an. Langile etxea. EMAKUME BAT BI HAURREKIN. LANGILE GAZTE BAT eta bere EMAZTEA ostera bat egiten kausitzen dira. EMAKUMEA negarrez ari da. Zurubian pauso batzuk entzuten dira. Atea zabalik dago.)

 

EMAKUMEA: Goseak hiltzeko bezalako alokairu batzuk ematen dituztela baizen ez zuen esan. Ez al da egia, ene seme nagusiak birikiak ondoezik ditu eta ezin diogu esnerik ere eros. Nola egin diote hori. (ZENBAIT SA sartzen da eta lurrean hilkutxa luze bat uzten dute.)

SA BATEK: Eta orain teatroa eta koplak utz alde batera. Nork nahi har dezake pulmonia bat eta. Hona hemen paperak. Oro ongi dago. Aholku bat: ez zazue tontakeriarik egin. (SA-KOAK irtetzen dira.)

HAURRETARIK BATEK: Ama, aita hor barnean al dago? (LANGILEA kutxara hurbiltzen da.)

LANGILEA: Zinzkoa da.

HAURRA: Ezin daiteke iriki , ama?

LANGILEA: Bai, jakina, baietz! Non jarri zenuen tresnen kaja? (Erreminten bila ari da. Bere EMAZTE GAZTEA eragoztera saiatzen da.)

EMAZTEA: Ez zazu iriki, Juan! Bestela zu ere detenitu eginen zaituzte!

LANGILEA: Ea zer egin duten ikusi nahi dut. Ikus dezagun beldur dira. Bestela, ez zuten jarriko zinzko kutxan. Uztazu!

EMAZTEA: Ez dizut utziko. Ez al duzu entzun zer esan duten?

LANGILEA: Ikusteko eskubidea ukanen dut behintzat, ez da?

LEHEN EMAZTEA: (Bere SEMEAk eskutik hartu eta kutxarat hurbiltzen da) Oraino anaia bat gelditzen zait, joan, eta eraman ahal dezakete. Zu ere eraman zezakete. Ez dugu iriki behar. Ez dugu ahantziko. Inola ere.