Hirugarren Reicharen izu eta miseriak
Bertolt Brecht
Hirugarren Reicharen izu eta miseriak
Bertolt Brecht
Hiria, 2009

 

ALEMAN DESFILE NAGUSIA

 

Eta bost urte geroago zuten proklamatu:

Jainkoaren mandatari dela dioena

Prest dago gerrarako.

Baditu tanke, akorazatu eta kainoiak.

Eta garajeetan abioi aski

Keinu bat egin eta

Zerua iluntzeko.

Orduan ikertzen hasi ginen

Gudalostea osatu behar zuen herri

Gizon eta emakume hauek,

Zer ziren eta zer pentsatzen zuten.

Eta agindu genuen aleman herriaren

desfile nagusia egin dezaten.

 

Hemen dator jende nahasi eta zurbila

Gurutzearen ondoan

Gurutzea bandera odolez gorrituetan

Lau gakoen gurutzea, urkamendi,

Xiroen urkamendi.

 

Badoaz bere gerra nagusira,

Batzuk lasterki

Besteak lau oinka narrastan

Ez da entzuten garrasiarik ez kexurik,

Banda militarrak estaltzen ditu haien bozak.

 

Hor doaz, bere seme eta andreekin

Bost negu luze iragan ondoan,

Jakiteke beste bostek irugiriko dieten.

Agure eta eriak haien ondoan

Hona hemen gure begi bistan armada nagusia

Bere indar guztiekin.