Hirugarren Reicharen izu eta miseriak
Bertolt Brecht
Hirugarren Reicharen izu eta miseriak
Bertolt Brecht
Hiria, 2009

 

12.
LAN ZERBITZU BORONDATEZKOA

 

Klase adiskidegoako artisauek

Milaka xiro erabiltzen dituzte bere alorretan

Rantxo bat eta zapata pare bategatik lan egiten dutenak

Urte bete batez ikusten dute aberatsen semeak

Bere zerbitzutasunaren partaide.

Nahiago lukete alokairu bat.

 

 

(Lünenburgko landak, 1935ean. Lanean ari den kolumna bat ikusten da. LANGILE GAZTE eta IKASLE GAZTE BAT osatzen duten ekipo bat.)

 

IKASLEA: Zergatik bidali zuten hirugarren kolumnako potolo hura geletara?

LANGILE GAZTEA: (Irriz) Taldeko buruzagiak lanegiteak zer esan nahi zuen ikasiko zutela esaten ari zen bitartean, berak ahapeka esan zuen alokairu bat errebizatzeak zer zentzu zuen jakitea ere laket izanen zitzaiola... Badirudi ateraldia ez zela ongi erori.

IKASLEA: Eta zergatik esan zuen hori?

LANGILEA: Bada, segurki, ongi dakielako lanegitea zer den. Hamalau urte bete orduko meatzean baitzebilen.

IKASLEA: Erne! Hor diagok lodia!

LANGILEA: Hemendik ikertzera baldin badator harra bat baino gehiago haitzurtu behar ukanen dut.

IKASLEA: Baina nik ezin dezaket horren beste haitzuru.

LANGILEA: Arrapatzen banau ez dit utziko irtetzen.

IKASLEA: Orduan, amaitu dira zigarroak!

LANGILEA: Baina ezinbestez arrapatuko nau!

IKASLEA: Ez duzula baimendurik galdu nahi, horixe da gertatzen zaizuna. Eta uste duzu berriz ere pagatu egin behar ukanen dudala zuk behin ere arriskatu nahi ez duzula?

LANGILEA: Ematen didazuna gatik...

IKASLEA: Atsegin ez baldin baduzu, bat ere gabe geldituko zara...

TALDEKO BURUZAGIA: (Hurbildu eta beha gelditzen da) Eta, doktortto hori, ikusten al duzu orain zer den lanegitea?

IKASLEA: Bai, buruzagi jauna.

 

(LANGILE GAZTEAk komeni dena baino ez du haitzurtzen baina ikasleak lurra bere indar guztiekin hitzegiten ari dela egiten du.)

 

TALDEKO BURUZAGIA: Führeri eskertu behar diozu.

IKASLEA: Bai, Buruzagia.

TALDEKO BURUZAGIA: Badakizu denok elkarturik eta banitate soziala alde batetara. Führerak ez du bat ere klase diskriminaziorik nahi bere lan kanpoetan. Inori ere ez zaio ardura zer izan zitekeen aitaren semeak. Iraun ezazue lanean. (Joan egiten da.)

IKASLEA: Harra bat baino gehiago zegoen.

LANGILEA: Ez da egia!

IKASLEA: Egun zigarrorik gabe geldituko zara. Eta jakin zazu zu bezalako anitz dagoela, zigarroak nahi dituztenak.

LANGILEA: Bai, ni bezalako anitz dago. Ez genuke ahantzi behar.