Hirugarren Reicharen izu eta miseriak
Bertolt Brecht
Hirugarren Reicharen izu eta miseriak
Bertolt Brecht
Hiria, 2009

 

            Hirugarren Reicharen izu eta miseriak Bertolt Brechetek 1935tik 1938ra M. Steffinen laguntzaz eskribatu zituen 24 eszenen bilduma da. Lekukoen kontaerak eta egunkarietan agertutako berriak oinarritzat harturik, obra hau Hitler botereaz jabetu ondoan Alemaniako eguneroko bizimoduaren erretratu izugarri bat da.

            Zenbait eszena berezirik jokatu ondoan, obra hau estrain aldiz 1941ean jokatu zen osoki, aleman bersio osoan, New York hirian. 1945 berean ere eraman zen eszenara titulu honekin: “The Private Life of Master Race”. Alemanian Deutsch Theater-ek jokatu zuen 1948an eta 1957an Berliner Ensambleek bere obren artean sartu zuen. Espainiar Estatuan 1974an eman zen estrain aldiz anitz iskanbila zor eraziz. Gasteizen bonba bat jarri zutela eta, jokaldia eten egin behar izan zen, eta orobat beste toki askotan.