Aurkibidea
1. ikasgaia: Tesiaren aurkezpena
2. ikasgaia: Izturitzeko txirula
3. ikasgaia: Euskal tresna tradizionalak
4. ikasgaia: Erdi Aroko musika: baladak
5. ikasgaia: Euskal musika barrokoa
6. ikasgaia: Iparragirre eta Xenpelar
7. ikasgaia: Kantautorea eta Ez Dok Amairu
8. ikasgaia: Zentsura politikoa
9. ikasgaia: Txoriak euskal musikan
13. ikasgaia: Itxaropen-telefonoa
14. ikasgaia: Sexua eta musika
16. ikasgaia: Euskal musikaren poesia
Aurkibidea
1. ikasgaia: Tesiaren aurkezpena
2. ikasgaia: Izturitzeko txirula
3. ikasgaia: Euskal tresna tradizionalak
4. ikasgaia: Erdi Aroko musika: baladak
5. ikasgaia: Euskal musika barrokoa
6. ikasgaia: Iparragirre eta Xenpelar
7. ikasgaia: Kantautorea eta Ez Dok Amairu
8. ikasgaia: Zentsura politikoa
9. ikasgaia: Txoriak euskal musikan
13. ikasgaia: Itxaropen-telefonoa
14. ikasgaia: Sexua eta musika
16. ikasgaia: Euskal musikaren poesia
19. Despedidea
PATXO: Gure seminarioa bukatzera doa. Joan baino lehen jakin ezazue zuen iritziak jasotzeko prest gaudela.
MIKEL: Feed-back-a.
PATXO: www.ezdokir...
mikelen telefonoa txistuka hasten da.
MIKEL: Azkarrak! Hiru mezu jaso ditugu jada.
PATXO: Hiru atsegin?
MIKEL: “Atsegin”...! Gure ikusleak ez dira nire krema hidratatzailea bezain topikoak. Esate baterako, lehenengo honek, ikono berri bat eskaini digu. Ez nuen ezagutzen.
PATXO: Nolakoa da?
MIKEL: Ba... Epel-epel, lodi-lodi, eta punta motza.
PATXO: Interesgarria. Eta zer esan nahi du zure ustez?
MIKEL: Beno... irakurketa anitzeko mezua da.
PATXO: Hala uste dut nik ere. Eta besteak?
MIKEL: Bigarrena soka bat da.
PATXO: Soka bat?
MIKEL: Bai, soka bat, lepo baten inguruan.
PATXO: Irakurketa... anitza?
MIKEL: Oso anitza.
PATXO: Eta azkena?
MIKEL: Unibertsitateko errektorearena.
PATXO: Eta ze ikono bidali du?
MIKEL: Ez da ikono bat. Testu bat da. “Kalean zaudete. Bildu zuen gauzak eta joan zaitezte por kulo hartzera”.
Ixiltasuna.
PATXO: Beno, ez da oso esplizitua.
MIKEL: Ez.
PATXO: Sugerentea, baina...
MIKEL: ...iluna aldi berean.
PATXO: Irakurketa...
MIKEL: ...anitza.
PATXO: Erabat.
MIKEL: Eta gainera, beti geratuko zaigu unibertsitate pribatua.
PATXO: Hau zen unibertsitate pribatua.
MIKEL: Ah...
PATXO: Errektore jauna, antza denez, ez duzu ikastaro honen izpiritua ondo jaso.
MIKEL: Lerro artean dagoen mezua.
PATXO: Argiago azalduko dugu, ea oraingoan ulertzen duzun. (musikoei) Musika epikoa, mesedez.
musikariek “Izarren Hautsa”-ren moldaketa bat jotzen dute.
PATXO:
Gure herriko musika defendituko dut
You Tuberen kontra
Spotifyren kontra
Arrakasta Ebakuntzaren kontra...
MIKEL: Arrakasta Ebakuntza?
PATXO: Operación Triunfo.
MIKEL: Ah!
PATXO:
Defendituko dut
gure herriko musika.
MIKEL:
Galduko ditut
lanpostua,
paga extrak
eta oporrak,
galduko ditut
trienioak,
dietak
eta Benidormerako Insersoko bidaiak,
baina gure herriko musika
defendituko dut.
PATXO:
Gitarra kenduko didate
eta ukelelearekin defendituko dut
gure herriko musika.
MIKEL:
Ukelelea kenduko didate
eta turutarekin
defendituko dut
gure herriko musika.
PATXO:
Turuta kenduko didate
eta ahotsarekin defendituko dut
gure herriko musika.
MIKEL:
Ahotsa kenduko didate
eta esofagoarekin defendituko dut
gure herriko musika.
Esofagoa kenduko didate
eta eskrotoarekin defendituko dut...
patxok hainbeste ez “motibatzeko” keinua egiten dio.
MIKEL:
...gure herriko musika.
Ni mutu geratuko naiz
PATXO: Nire esofagoa galduko da
MIKEL: Nire eskrotoa galduko da
PATXO: Baina gure herriko musikak iraunen du
BIAK: Zutik.
“Izarren hautsa” musikak jarraitzen du, eta patxo eta mikel kantuan hasten dira.
PATXO ETA MIKEL:
Izarren hautsa egun batean
bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean
noizpait giñaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera
sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe:
lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera
gogorki loturik gaude.
Gu sortu ginen enbor beretik
sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten
zuhaitz-ardaxka gazteak.
Musika “in crescendo” doa.
mikel panderoa hartzera doa, baina kentzen diote, eta aulki batean lotzen dute, galoen herrixka mitikoan bardoa lotzen zuten moduan, amaierako festa musikala ospatzen den bitartean.