Ez dok hiru
Patxo Telleria
Ez dok hiru
Patxo Telleria
Tartean, 2017

 

11. ikasgaia:
aszensorean

 

MIKEL: Milaka kanta daude gure kantutegian.

PATXO: Eta galdetuko duzue, zertarako hainbeste?

MIKEL: Esate baterako, aszensorean eguraldiaz hitz egiteko. Euskal musikari esker, ez da inoiz isilune ezeroso hori gertatuko.

 

patxo aszensorean dago, botoia sakatzekotan, eta mikel sartzen da.

 

PATXO: Ze pisutara zoaz?

MIKEL: Berrogeita zortzira. Zu?

PATXO: Berrogeita bederatzira.

 

biek elkarri begira, hasperen egiten dute. Botoia sakatu eta aszensorea martxan hasten da.

 

OFF: Ez dute ixiltasuna soportatzen. Baina bat-batean, hor agertzen da euskal musika haien erreskatean.

 

musikari bat “Itxasoa laino dago” jotzen hasten da.

 

PATXO: Itxasoa laino dago.

MIKEL: Baionako barraraino.

PATXO: Aha...

MIKEL: Aha...

 

Ixilunea.

musikariek Gatiburen “Euritan dantzan” egiten dute tresnekin.

 

MIKEL: Eurixe da, ha, ha...

PATXO: Bai nausia, euria da, gure lurra bustia da.

MIKEL: Goizeko euri artean...

PATXO: Ez da euririk sartzen maitia, ari ez duenean, ai ai ai.

MIKEL: Esaiozu euriari, berriz ezjausteko!

PATXO: Asteartea, euriagoitik behera, lanik ez egiteko...

BIAK: Ezgoaz lanera...

 

Barre egiten dute, baina segidan berriro isiltasunaren tentsioa.

Erlojuari begiratzen diote. Tik-tak-tik-tak.

musikari batek “Haize hegoa” (Laboa) jotzen du.

Hemendik aurrera, mikel eta patxo gero eta gustorago, gero eta beroago.

 

PATXO: Haize hegoa, gau epela, ilargiaren argi.

MIKEL: Joan zen uda, eta negua heldu da.

PATXO: Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan.

MIKEL: Udaberri berririk ez guretzatl

PATXO: Haizea dator ifarraldetik...

MIKEL: Eguzkiak urtzen du goian gailurretako elurra.

PATXO: Negua joan da ta...

MIKEL: Hego berotik ekaitza.

PATXO: Izotz ondoko eguzki, neguaren parre.

MIKEL: Oi Baldorba, oi Baldorbaaaaa!

BIAK: Eguzki eta haize idor...

 

Aszensorea gelditzen da.

 

PATXO: Zure pisua. Heldu zara.

MIKEL: Bai? Hain azkar??

PATXO: Zuk presarik duzu?

MIKEL: Ez.

PATXO: Nik ere ez.

MIKEL: Bagoaz ehungarren pisuraino?

PATXO: Primeran!

 

musikariek “Lau Haizetara” jotzen dute.

 

PATXO ETA MIKEL: Lau haizetara,

            lau haizetara,

            lau haizetaraaaa,

            garajetikan,

            atikora!!!