Ez dok hiru
Patxo Telleria
Ez dok hiru
Patxo Telleria
Tartean, 2017

 

5. ikasgaia:
euskal musika barrokoa

 

MIKEL: Hitz egin dezagun orain euskal musika klasikoari buruz.

PATXO: Euskal klasikoak entzun eta “Lau urtaroak” lan zoragarria datorkit burura: uda, udazkena, negua... eta batez ere Udaberria ederra. Antonio Eguraldi!

MIKEL: Eta nola ez, kanon inmortalaren egilea: Patxi-beltz.

PATXO: Opera konpositore unibertsala: Giusepe Berdin.

MIKEL: Pianorako nokturno hunkigarrien egilea: Frederik Txomin.

PATXO: Tristuraren musikoa: Gustav Malerusa.

MIKEL: Eta nola ez, hiru handiak:

PATXO: Juan Sebastian, Ludwig eta eta Wolfgang Amadeus. Zaharrena Juan Sebastian zen, Juan Sebastian Bajenetxea. Ez zuen arrakasta lortu bere garaian. Musika zaila omen zen berea.

MIKEL: Eta bada. Niri, Juan Sebastian... Bah! Niretzat hobea da Ludwig.

PATXO: Beti. Ludwig Van Betihoben.

MIKEL: Wolfgang Amadeus ume prodigioa omen zen. Eta baita oso itsusia are.

PATXO: Segur aski askok bere ezizenagatik ezagutuko duzue: Wolfgang Amadeus Motza.

MIKEL: Segidan Juan Sebastian Bajenetxearen Tocata eta Fuga joko dugu, txistu, txistu, danbolin eta... panderorako!

PATXO: Pandero???

 

mikelek panderoa hartzen du, besteon harridurarako.

 

MIKEL: Moldaketa prestatu dut.

 

mikel panderoa jotzen hasten da, modu traketsean. Nahasten da.

 

MIKEL: Ai! Itxoin, berriz hasiko naiz.

 

Beste bitan hasten da, musikoen pazientzia agortuz.

 

PATXO: Martinez doktorea...

MIKEL: Ez dakit zer gertatzen zaidan, oso ondo prestatuta daukat.

PATXO: Bai, oso ondo ari zara, baina...

MIKEL: Atzamarrak hotzak ditut. Berotu behar ditut.

PATXO: Joan zaitez berotzera, bai. Joan lasai, gu hemen egongo gara, zain.

 

mikel kanpora doa.

 

PATXO: Jaun-andreak, Juan Sebastian Bajenetxearen Tocata eta Fuga re minorrean, panderorik gabe.

 

musikariek Johan Sebastian Bach-en “Tocata eta fuga re minorrean, BWV 565” jotzen dute.