Aurkibidea
1. ikasgaia: Tesiaren aurkezpena
2. ikasgaia: Izturitzeko txirula
3. ikasgaia: Euskal tresna tradizionalak
4. ikasgaia: Erdi Aroko musika: baladak
5. ikasgaia: Euskal musika barrokoa
6. ikasgaia: Iparragirre eta Xenpelar
7. ikasgaia: Kantautorea eta Ez Dok Amairu
8. ikasgaia: Zentsura politikoa
9. ikasgaia: Txoriak euskal musikan
13. ikasgaia: Itxaropen-telefonoa
14. ikasgaia: Sexua eta musika
16. ikasgaia: Euskal musikaren poesia
17. ikasgaia: Euskal musika eta sistema judiziala
Aurkibidea
1. ikasgaia: Tesiaren aurkezpena
2. ikasgaia: Izturitzeko txirula
3. ikasgaia: Euskal tresna tradizionalak
4. ikasgaia: Erdi Aroko musika: baladak
5. ikasgaia: Euskal musika barrokoa
6. ikasgaia: Iparragirre eta Xenpelar
7. ikasgaia: Kantautorea eta Ez Dok Amairu
8. ikasgaia: Zentsura politikoa
9. ikasgaia: Txoriak euskal musikan
13. ikasgaia: Itxaropen-telefonoa
14. ikasgaia: Sexua eta musika
16. ikasgaia: Euskal musikaren poesia
17. ikasgaia: Euskal musika eta sistema judiziala
Aitzinsolasa
patxo pianoa jotzen ari da.
mikel agertzen da, panderoa buruan duela.
MIKEL: Telleria doktorea, nire panderoa ikusi duzu?
patxok panderoa ikusi du baina disimulatu egiten du.
PATXO: Ez.
MIKEL: Ordu bete daramat bila. Desesperatuta nago.
PATXO: Eta zertarako behar duzu panderoa?
MIKEL: Ah, ez dizut esan? Panderoa joko dut seminarioan. Ikasi egin dut!
PATXO: Ze ondo!
MIKEL: Baina orain ez dut aurkitzen.
PATXO: Lastima!
MIKEL: Lastima, bai!
mikel buruan duela konturatzen da.
MIKEL: Hara... Hemen zegoen, buruan, hau burua nirea! Ez duzu ikusi ala?
PATXO: Kapela zela pentsatzen nuen.
MIKEL: Begira.
mikel jotzen hasten da, modu baldarrean.
MIKEL: Eh? Eta talenturik ez nuela esaten zuten. Ze inpresio?
PATXO: Ba... Progresatzen ari zara adekuadamentean.
MIKEL: Bai, ezta? Eta badakizu zein den sekretua? Pasioa, Telleria doktorea. Pasioa. Zer nahi duzu jotzea, arin-arin bat, fandangoa, jota?
PATXO: Gustora entzungo nuke edozer gauza, baina seminarioa aurkeztu behar dugu.
MIKEL: Lastima!
PATXO: Lastima!
patxok panderoa kentzen dio, adeitasunez.
PATXO: Arratsalde on, Errektore Jauna, Dekano, irakasle eta ikasle oro. “Ez dok Hiru” Unibertsitatearen lehenengo seminario On Line duzue hau. Internalizazioa dator. Munduko edozein ikaslek bere etxetik jarraitu ahal izango du kurtso hau. Seminario hau, Don Martinez Doktorearekin emateko ohorea daukat.
MIKEL: Ohorea nirea da, Telleria Doktorea.
PATXO: Ez, nirea.
MIKEL: Nirea gehiago!!!
PATXO: Ez, nirea gehiago. Gutxi egongo dira munduan euskal musika berak baino gehiago maite duenik.
MIKEL: Pasio bat da. Pasioa.
PATXO: Natura ez zen oso eskuzabala izan berarekin. Sudur gehiegi eman zion, eta belarri gutxiegi.
MIKEL: Eta arritmikoa naiz, gainera.
PATXO: Txikitan Lete, Laboa eta Lertxundiren aurrean kantatu zuen.
MIKEL: Esperientzia zoragarria.
PATXO: Horren ondoren, kanta bana konposatu zuten. Letek, “Zaude ixilik haurra”. Mikel Laboak, “Ihes egitea zilegi balitz”. Eta Lertxundik, “Bukatu niz oin joaitea, ene opilaren egiterat, Pariserat baniazu”.
MIKEL: Akaso munduan pertsona bakarra egongo da euskal musika nik adina maite duena: Telleria doktorea.
PATXO: Pasio bat da.
MIKEL: egbko lehenengo mailan triangelua jo zuen kurtso bukaerako festan. egbko bigarren mailan triangelua jo zuen kurtso bukaerako festan. egbko hirugarren mailan triangelua jo zuen kurtso bukaerako festan. egbko laugarren mailan triangelua jo zuen kurtso bukaerako festan. egbko bosgarren mailan geometria suspenditu eta ez zioten triangelua berriro jotzen utzi. Hogei urte eman zituen Bilboko kontserbatorioan.
PATXO: Ez nuen irteera topatzen.
MIKEL: Lehengo urtean bere lehen diskoa kaleratu zuen eta Musikarien Elkarteak dirusari bat eskaini du hil ala bizirik harrapatzen duenari.
PATXO: Musiko izaten utzi ez eta musikologo bihurtu gara.
MIKEL: Nire tesi doktorala inprentan dago. Pandero elektronikoa hamaseigarren mendean.
PATXO: Nirea, txistuari buruz. “Txistua jo daiteke boxeo guanteekin?”
MIKEL: Eta?
PATXO: Zer?
MIKEL: Jo daiteke? Guanteekin?
PATXO: Ah! Ez dakit. Nik galderak egiten ditut. Ikasleak aurkitu behar ditu erantzunak.
MIKEL: Ados. Haiek egin dezatela lana. Alfer kuadrilla horrek. Horretarako ordaintzen dute. Publikatuta?
PATXO: Inprentan.
MIKEL: Ze ondo. Segi, segi.
PATXO: Gaurko saioan Seminarioaren ikasgai guztiak grabatuko ditugu.
MIKEL: Guztiak?? Joder! Eta denak sartuko dira examinean?
PATXO: Martinez Doktorea, irakaslea zara!
MIKEL: Egia! Eskerrak!
PATXO: Milesker esperientzia berri honen lekuko izateagatik. Poza ematen du hainbeste ikasle Euskal Musikarekin interesatuta ikusteak.
MIKEL: Ez daude interesatuta. Kredituak ematen dizkietelako etorri dira.
PATXO: Ah... Tira, dena den, entzun eta ikasi.
MIKEL: Beno, ikasi, ikasi... Ez egin ilusio handirik, hau unibertsitate bat da da...
PATXO: Seminarioan parte hartuko duten musikariak aurkeztu nahi dizkizuegu. Aurrera, Iban Allue, Maria Arriaga eta Adrián García de los Ojos!
musikoak sartzen dira.
PATXO: Beno... Kamarak prest daude? Soinua? Grabatzen hasiko gara?
OFF: Dena ok. Nahi duzuenean.
PATXO: Ongi da, Martinez Doktorea...
MIKEL: Telleria Doktorea...