Ez dok hiru
Patxo Telleria
Ez dok hiru
Patxo Telleria
Tartean, 2017

 

14. ikasgaia:
sexua eta musika

 

PATXO: Argi dago euskal musikan denetarik dagoela.

MIKEL: Denetarik!

MUSIKARI BAT: Gauza bat izan ezik.

MIKEL eta PATXO: Zein?

MUSIKARI BAT: Sexua. Euskal kantagintzan sexua eta erotismoa ez dira ia existitzen.

PATXO: Inuxentea!

MIKEL: Normala da. Gazteak dira. Oraindik ere malezia gabeko begirada daukate.

PATXO: Euskal musika sexuaz blai dago. Baina jakin behar da lerro artean irakurtzen. Sexuari buruzko gai guztiak agertzen dira. Esate baterako, erekzioa.

MIKEL: Gora ta Gora beti. Altza Felipe trulalai.

PATXO: Kanpaia jotzea.

MIKEL: Beti penetan.

PATXO: Orgasmoa.

MIKEL: Irrintzi bat entzun da.

PATXO: Multi orgasmoa.

MIKEL: Bat bi hiru lau, bost sei zazpi.

PATXO: Menage a trois.

MIKEL: Amets, amets egin.

PATXO: Orgia.

MIKEL: Zenbat diran, hamar diran, zenbat diran ikusi.

PATXO: Intzestua.

MIKEL: Prima eijerra.

PATXO: Bestialismoa.

MIKEL: Pintxo, pintxo, gure txakurra da ta.

PATXO: Euskal musikarekin, sexuari buruz hitz egin daiteke ad infinitum.

MIKEL: Simulazio bat egingo dugu.

PATXO: Eszena labur bat, sexu arazo arrunt bati buruzkoa, gatillazoa.

MIKEL: Guk hitzak ipiniko ditugu. Zuek osatu irudia zuen imajinazioarekin.

BIAK: Nik gizonarena egingo dut!

 

Elkarri begiratzen diote.

 

MIKEL: Beno, ba biok gizon.

PATXO: “Ez dok Hiru” unibertsitateak aurkezten du: “Hil da Katua”, euskal gatillazoa.

 

Fondoko musika erotikoa.

 

MIKEL: Oh, Pello Pello, jinen niza oherat?

PATXO: Hator, hator mutil etxera. (...) Hemen gaude eta postutzen naiz.

MIKEL: Ta ziur zure gaita ere bai.

PATXO: Emoiztazus musutxuek.

MIKEL: Gero gerogero, gerogero bai. Ala... atera atera, trapuak...

PATXO: Está muy bien, esaten du konfiteruak.

MIKEL: Eta gu gaude erdi biluzik.

PATXO: Eta zu goruntz begira.

MIKEL: Hauxe duzu fandangua neure gustukua?

PATXO: Hartuixu guruxun guztie.

MIKEL: Txiki txiki txikia.

PATXO: Hasi naiz handitzen.

MIKEL: Maitia, nun zira, nik ez zaitut ikusten!!

PATXO: Txikia izanik asko maite zaitut, nik.

MIKEL: Altza Felipe trulalai!!

PATXO: Hik bultza gogor hortikan ta bultza nik hemendikan. Ikusiko dek nola nola, laister...

MIKEL: Haurtxo txikia sehaskan dago.

PATXO: Orain galdurik nago beldurrez beteta, muniziorik gabe gelditu naiz eta.

MIKEL: Negar egingo luke nere amak baleki.

PATXO: Ez dakit zer pasatzen den azken aldi hontan.

MIKEL: Gure asmoak, esperantzak... Mitoak, hitz hutsak?

PATXO: Agian, agian, egun batez jeikiko...

MIKEL: Agur Zuberoa.

PATXO: Ez dira betiko garai onenak.