Ez dok hiru
Patxo Telleria
Ez dok hiru
Patxo Telleria
Tartean, 2017

 

8. ikasgaia:
zentsura politikoa

 

PATXO: Denborarekin metafora politikoak indarra galduz joan ziren.

MIKEL: Bai, poliziak laster ikasi zuen metafora guztien esanahia.

PATXO: Txoria?

MIKEL: Gizona.

PATXO: Kaiola?

MIKEL: Kartzela.

PATXO: Arantzak?

MIKEL: Errepresioa.

PATXO: Haizea?

MIKEL: Askatasuna.

PATXO: Aitorren hizkuntz zaharra.

MIKEL: Euskara.

PATXO: Arbasoen baratza.

MIKEL: Euskal Herria.

PATXO: Soineko zuriz jantzia, buruan orlegi, bihotzean sua.

MIKEL: Zuri, berde eta gorria: ikurrina.

PATXO: Denak ikasi zituzten. Eta ez zen erraza, bazegoen metafora bat ideia bakoitzerako. Esate baterako: armak non gordetzen ziren esateko:

MIKEL: Goizuetan bada gizon bat deritzen zaiona Trabuko.

PATXO: Etxean badaukat tokia bi iheslarirentzako eta ganbaran beste baterako:

MIKEL: Eperrak ba ditüzü bere bi hegalak, bai eta bürun gainin kokarda eier bat.

PATXO: Mugalaria salbo iritsi da etxera:

MIKEL: Haurtxo polita sehaskan dago.

PATXO: Zita klandestinoak egiteko:

MIKEL: Goizian argi hastian, ene leiho hegian.

PATXO: Borroka politikoa edo armatuaren arteko eztabaidarako:

MIKEL: Ez dakit zer daukagun, bake ala gerra, baina nik badaezpada egin dut puzkerra.

PATXO: Errefuxiatuen agur kanta:

MIKEL: Itxasontzi baten euskalerritik kanpora naramate eta ez dakit nora.

PATXO: Salatzaileak salatzeko:

MIKEL: Santurik ez laiteke fidatu zurekin.

PATXO: Poliziak metafora guztiak ezagutzen zituen. Nola konponduko ziren zentsura saihesteko?

MIKEL: Euskara berri bat asmatzen, euskara kriptiko bat, euskara klandestino bat asmatzen.

 

Tema musikala hasten da. musikariek txandaka joko dute kanta bakoitza, eta mikelek eta patxok lagundu kantatzen.

 

MUSIKARI 1: Aire txun txikitun, aire txun laile.

MUSIKARI 2: Urrala, birula, birula, birula, birulena, Urrala, birula, birula, birula, birulon!

MUSIKARI 3: Txantxiribi txantxiribi dabiltzanian

MUSIKARI 1: Etai lelori bailelo, leloa zarai leloa

MUSIKARI 2: Ala kinkiri ala kunkuru, ala kinkiri kunkuru kanta

MUSIKARI 3: Axun kla kla asun klakla josepantoni bruji.

KORUA: Alaken, ken ken. Alapikula tunbaile. Errespun dulapikula tunba, Jesus Maria jainkoa zen.

PATXO: Baina maisurik handiena, hizkuntza ulertezinaren, hizkuntza klandestinoaren erregea...

MIKEL: Mikel Laboa.

 

mikel Laboaren “Baga Biga Higa”-ren “lekeitioa” kantatzen dute.

mikelek panderoa jo nahi du, baina ezkutatu egiten diote.

 

MUSIKARIAK:

                        Sumieitsob meiosmai enaie elei

                        niesmaien maioatzen maiei

                        diats mai mekei neikoei

                        subiots nitsi aiiskiei saieiei

                        neigi ei mai eini eiei

                        fots mai eini ei sisiei emi enei

                        iei sen mai ei seiei

                        aninsi ei mei oisi ei mei ei

                        ut mei ei nei einitieiei

                        meigiei en enei sei emienei

                        uniei mei ei tei da anai bai teida aitsiei bei ta eisimei

 

Azkenean mikelek panderoa aurkitu eta azkeneko konpasa jotzen du.

 

MIKEL: Ikimilikiliklik!