Aurkibidea
1. ikasgaia: Tesiaren aurkezpena
2. ikasgaia: Izturitzeko txirula
3. ikasgaia: Euskal tresna tradizionalak
4. ikasgaia: Erdi Aroko musika: baladak
5. ikasgaia: Euskal musika barrokoa
6. ikasgaia: Iparragirre eta Xenpelar
7. ikasgaia: Kantautorea eta Ez Dok Amairu
8. ikasgaia: Zentsura politikoa
13. ikasgaia: Itxaropen-telefonoa
14. ikasgaia: Sexua eta musika
16. ikasgaia: Euskal musikaren poesia
17. ikasgaia: Euskal musika eta sistema judiziala
Aurkibidea
1. ikasgaia: Tesiaren aurkezpena
2. ikasgaia: Izturitzeko txirula
3. ikasgaia: Euskal tresna tradizionalak
4. ikasgaia: Erdi Aroko musika: baladak
5. ikasgaia: Euskal musika barrokoa
6. ikasgaia: Iparragirre eta Xenpelar
7. ikasgaia: Kantautorea eta Ez Dok Amairu
8. ikasgaia: Zentsura politikoa
13. ikasgaia: Itxaropen-telefonoa
14. ikasgaia: Sexua eta musika
16. ikasgaia: Euskal musikaren poesia
17. ikasgaia: Euskal musika eta sistema judiziala
9. ikasgaia:
txoriak euskal musikan
PATXO: Garai hartan, euskal musikak bazeukan gai nagusi bat.
MIKEL: Askatasuna.
PATXO: Ez.
MIKEL: Euskara? Justizia? Demokrazia? Burujabetasuna?
PATXO: Txoriak.
MIKEL: Zer?
PATXO: Ez zara konturatu zenbat txori agertzen diren gure kantetan?
MIKEL: Ez da hainbesterako izango.
PATXO: Bost euro baietz dozena bat kanta bilatu oraintxe bertan, txoriak aipatzen dituztenak!
MIKEL: Ezetz nik!
MUSIKARIAK: Ea ba... Txori Erresiņula, udan da kantari!
MIKEL: Bat!
MUSIKARIAK: Aldapeko sagarraren adarraren puntan txoria zegoen kantari...
MIKEL: Bi!
MUSIKARIAK: Txori eierra, hain alegera...
MIKEL: Hiru!
MUSIKARIAK: Txori txikia nintzelarik esan zidaten...
MIKEL: Lau!
MUSIKARIAK: Horma zahar arrailduetan, txoriak dira kantatzen.
MIKEL: Bost!
MUSIKARIAK:
Euskal Herriko tristura
soineko beltzen joskura
txori negartiz bete da eta
umorez hustu da.
MIKEL: Sei!
MUSIKARIAK:
Txoria baino ere arinago dantzan.
Huraxe bai polita, han politik bazan.
MIKEL: Zazpi!
MUSIKARIAK: Nik zu zaitut, maiteago txoriak bere kumeak baino.
MIKEL: Zortzi!
MUSIKARIAK:
Xori eier bat atzaman duzu
Paubeko seroren komentin.
MIKEL: Bederatzi!
MUSIKARIAK: Iduri gu gerala kaiola batean jarritako txoriak fusilen menpean.
Ez, ez dut nahi, ez ez ez...
MIKEL: Hamar!
MUSIKARIAK: Eta nik eta nik... Txoria nuen maite!
MIKEL: Hamaika!! Hamaika besterik ez. Eman bost euro.
PATXO: Itxoin! Besteren bat egon behar du.
MUSIKARIAK: Uso zuria, uso gorria, dantzan dabil suaren gain!
MIKEL: Ez du balio! Txoria esan dugu.
PATXO: Usoa txoria da. Hegazti bat!
MUSIKARIAK: Hegazti errariak pausatu dira leihoan.
MIKEL: Ez...!
MUSIKARIAK: Txantxangorria naiz, gelako sapaian...
MIKEL: Ez! Txoria aipatu behar da, txoria hitza. Eta hamaika atera dituzue.
PATXO: Itxoin! Bizkaiko aberatsak!
MIKEL: Bizkaiko aberatsak??
MUSIKARIAK: Bizkaiko aberatsak dira diruzale Txerri erosle eta txori...
PATXO: Hamabi!!!
mikelek apustuaren dirua ematen dio patxori.
MUSIKARIAK: ...zo saltzaile!!