Aurkibidea
1. ikasgaia: Tesiaren aurkezpena
3. ikasgaia: Euskal tresna tradizionalak
4. ikasgaia: Erdi Aroko musika: baladak
5. ikasgaia: Euskal musika barrokoa
6. ikasgaia: Iparragirre eta Xenpelar
7. ikasgaia: Kantautorea eta Ez Dok Amairu
8. ikasgaia: Zentsura politikoa
9. ikasgaia: Txoriak euskal musikan
13. ikasgaia: Itxaropen-telefonoa
14. ikasgaia: Sexua eta musika
16. ikasgaia: Euskal musikaren poesia
17. ikasgaia: Euskal musika eta sistema judiziala
Aurkibidea
1. ikasgaia: Tesiaren aurkezpena
3. ikasgaia: Euskal tresna tradizionalak
4. ikasgaia: Erdi Aroko musika: baladak
5. ikasgaia: Euskal musika barrokoa
6. ikasgaia: Iparragirre eta Xenpelar
7. ikasgaia: Kantautorea eta Ez Dok Amairu
8. ikasgaia: Zentsura politikoa
9. ikasgaia: Txoriak euskal musikan
13. ikasgaia: Itxaropen-telefonoa
14. ikasgaia: Sexua eta musika
16. ikasgaia: Euskal musikaren poesia
17. ikasgaia: Euskal musika eta sistema judiziala
2. ikasgaia:
Izturitzeko txirula
PATXO: Nor da euskal musikaren historiako pertsonarik inportanteena?
MIKEL: Laboa! Iparragirre! Maurizia! Ebaristo, La Polla Recorsdekoa?
PATXO: Ez dakigu haren izena. Baina berak sortu zuen lehenengo musika tresna. Flauta bat.
Flauta paleolitiko bat ekartzen dute eszenatokira urna batean.
PATXO: Izturitzeko kobazuloan aurkitu zen. Baionako Arkeologia museoari esker, hemen duzue. Milesker Baionako...
musikariek jotzen dute “Eskerrik asko jauna”.
MIKEL: Eskerrik asko Jauna, bihotz-bihotzetik...
PATXO: Hegazti baten hegoaren hezur batez egina dago.
MIKEL: Hegazti baten hezurra???
PATXO: Ez zenekien, ala?
MIKEL: Bai! (...) Bai... Harridura adierazi dut ikasleen arreta pizteko. Errekurtso pedagogiko bat.
PATXO: Putre baten hegoaren kubitoa, hain zuzen. Ezin dugu imajinatu ze kanta joko zen flauta honekin...
MIKEL: “Hegoak ebaki”. Putre gaixoa! Hegorik gabe, ez zen gehiago putrea izango. Eta nik putrea nuen maite.
PATXO: Arkeologo askoren ustez, hau munduko tresnarik zaharrena da.
MIKEL: “Arkeologo askoren ustez...”! Zenbat arkeologo? Datu zientifikoak behar ditugu, esate baterako, “nueve de cada diez arqueólogos recomiendan la flauta de Isturitz”.
PATXO: Karbono 14 froga egin ostean, gure lehenengo flauta honen adina kalkulatu da. 30.000 urte bete berriak ditu!
musikariek “Zorionak” jotzen dute.
MIKEL: Zorionak, zure urtebetetzean...!! Barkatu, segi.
PATXO: Nor izan zen, duela 30.000 urte, lehenengo tresna musikala asmatu zuen pertsona? Ez dakigu.
MIKEL: Ander. (...) Ander Tal.
PATXO: Nolako musika egiten zuten paleolitikoan?
MIKEL: Ez naiz gogoratzen, oso gaztea nintzen.
PATXO: Nola asmatu zuen gizaki horrek flauta? Nahi gabe jo zuen, alegiako astoaren moduan? Mirakulu bat izan zen? Hona hemen kondairak dioena:
Musikoek “Teologia, ideologia” jotzen dute.
MUSIKARIAK:
Zeru altuan zegoen Jaunak
egina zuen mundua.
Sei egunetan, izerdi patsez
moldatu eta ondua.
Zazpigarrena deskansatzia
atera zuen kontua.
Izadiaren igeltserua
ez zen batere tontua.
Organo akorde zeremonioso bat entzuten dugu.
PATXO: Hasieran, paradisua zegoen. Eta ona zen. Paradisuan gizaseme bat bizi zen.
MIKEL: Ander Tal.
PATXO: Paradisua isila zen, eta isiltasuna ona zen arimarentzat.
MIKEL: Ah, ze isiltasuna! Ze ona arimarentzat! Zelako bakea! Zelako lasaitasuna!
PATXO: Eta gizasemeak ikusi zuen bakea ona zela, eta lasaitasuna ona zela, eta zoriontsu bizi zen paradisuan. Orduan jainkoak txoria sortu zuen, eta txoriak kantatzen zuen, eta Jainkoak ikusi zuen ona zela.
Txirula batez, txori baten txioa.
MIKEL: Ze soinu polita!
PATXO: Baina Jainkoak lege bat ezarri zion gizasemeari.
JAINKOA: Gizonari hitza eman diot, eta txoriari musika. Gizona txoriaren moduan kantatzera inoiz ausartzen bada, paradisutik bidaliko dut!
MIKEL: Ok, jauna.
PATXO: Zoriontsu bizi ziren denak paradisuan. Gizasemea hizketan eta txoria kantari. Bakean.
MIKEL: Zelako bakea!
PATXO: Baina egun batez, gizakumeak sentimendu berri eta bortitz bat ezagutu zuen: inbidia!
MIKEL: Nork kantatuko ote du soinutxu hori? Pssst... Txoritxua, zatoz! Txiruliruli, txirulirula!!
mikelek txoria harrapatu eta hil egiten du.
MIKEL: Nola jotzen da hau?
JAINKOA: Kontuz, gizona!!! Txorien musika egiten baduzu, kondenatua izango zara betirako!!!
PATXO: Une hartan, lurpeko haitzulo sakonenetik, sugea irten zen! Eta esan zion:
SUGEA: Hegoak ebaki txoriari, eta musika zurea izango da, ez dizu alde egingo.
PATXO: Euskaldunak hegoak ebaki zizkion hegaztiari, eta hezurra atera.
MIKEL: Eta orain zer?
PATXO: Eta sugeak musikaren misterioa azaldu zion.
sugeak kantatzen du. (Melodia: “El coro de doctores”, “El rey que rabió” zarzuelakoa)
SUGEA:
Hodi sonoroa kolumna gaseoso bat da
Non tonu desberdin asko sortu daitezkeen
hodiaren luzeraren arabera.
Tonu bakoitzak badauka
bere bibrazioa.
MIKEL: Ez dut piperrik ulertu!
SUGEA:
Eskalak baditu zazpi tonu bete,
eta gero beste zenbait semitonu,
bemol, sostenitu eta semikortxeak.
Nota guzti horiekin musika sortzen da.
Putz egin besterik ez duzu behar,
do re mi fa sol do do si la sol fa.
MIKEL: Ah, orain bai!
mikelek putz egiten du.
PATXO: Eta musika sortu zen!!
musikariek “Also sprach zarathustra”-ren hasiera jotzen dute.