Aurkibidea
1. ikasgaia: Tesiaren aurkezpena
2. ikasgaia: Izturitzeko txirula
3. ikasgaia: Euskal tresna tradizionalak
4. ikasgaia: Erdi Aroko musika: baladak
5. ikasgaia: Euskal musika barrokoa
7. ikasgaia: Kantautorea eta Ez Dok Amairu
8. ikasgaia: Zentsura politikoa
9. ikasgaia: Txoriak euskal musikan
13. ikasgaia: Itxaropen-telefonoa
14. ikasgaia: Sexua eta musika
16. ikasgaia: Euskal musikaren poesia
17. ikasgaia: Euskal musika eta sistema judiziala
Aurkibidea
1. ikasgaia: Tesiaren aurkezpena
2. ikasgaia: Izturitzeko txirula
3. ikasgaia: Euskal tresna tradizionalak
4. ikasgaia: Erdi Aroko musika: baladak
5. ikasgaia: Euskal musika barrokoa
7. ikasgaia: Kantautorea eta Ez Dok Amairu
8. ikasgaia: Zentsura politikoa
9. ikasgaia: Txoriak euskal musikan
13. ikasgaia: Itxaropen-telefonoa
14. ikasgaia: Sexua eta musika
16. ikasgaia: Euskal musikaren poesia
17. ikasgaia: Euskal musika eta sistema judiziala
6. ikasgaia:
Iparragirre eta Xenpelar
mikel sartzen da panderoarekin.
MIKEL: Tocata jo duzue jada?
patxok panderoa kentzen dio.
PATXO: Bai. (...) Hurrengo mendeetan euskaldunek kantari jarraitu zuten, baina ez zaigu arrastorik geratu. Orduko grabazioak kalitate txarrekoak ziren. Analogikoak. xix. mendean euskal musikaren munstro bat jaio zen.
MIKEL: Godzilla?
PATXO: Iparragirre. Euskal Herriak ezagutu duen lehen artista petoa: bohemioa, abenturazalea, aktorea eta musikaria
MIKEL: Eta bertsolaria! Baina bertsolari desberdina, eskoladuna. Xenpelarrek, bertsolari herrikoi eskolagabeak, desafioa bota zion Iparragirreri. Iparragirrek ez zuen erantzun. Ez zegoen potrorik.
PATXO: Erantzun zion, bere moduan, bere kantekin.
Xenpelar (mikel) eta Iparragirre (patxo) sagardotegi batean. musikariek kanta bakoitzari dagokion melodia jotzen dute:
MIKEL:
Iparragirre abila dela
askori diot aditzen
PATXO:
Euskaldunen artean
guztiz maitatua
MIKEL:
Eskola ona eta musika,
hori horiekin serbitzen
PATXO:
Gazte gaztetatikan
herritik kanpora
estranjeri aldean
pasa det denbora
MIKEL:
Ni ez nauzu ibiltzen
kantuz dirua biltzen
komeriante moduan
PATXO:
Egun batean pobre
beste batez jauna
Kantari pasatzen det
nik beti eguna
MIKEL:
Debalde festa preparatzen det
gogoan dedan orduan.
PATXO:
Biba Rioja, biba Naparra,
hustu dezagun pitxarra
MIKEL:
Eskola ona eta musika
bertsolaria gainera
PATXO:
Ezkongaietan zerbait banintzen,
ezkondu eta ezer ez
MIKEL:
Gu ere zerbait izango gera
hola hornitzen bagera
PATXO:
Gitarra zartxo bat da neretzat laguna
horrela ibiltzen da artista euskalduna
MIKEL:
Atoz gure kalera
baserritar legera,
musika horiek utzita
PATXO:
Hendaian nago zoraturikan,
zabal-zabalik begiak
MIKEL:
Errenterian bizi naiz eta
egin zaidazu bisita
PATXO:
Ardo fina ta jateko ona
jartzen badute gaur ugari
denek “Glu Glu” kantaren leloa kantatzen dute. Iparragirrek eta Xenpelarrek topa egiten dute euren basoekin.
DENAK: Glu glu glu glu...