Aurkibidea
1. ikasgaia: Tesiaren aurkezpena
2. ikasgaia: Izturitzeko txirula
3. ikasgaia: Euskal tresna tradizionalak
5. ikasgaia: Euskal musika barrokoa
6. ikasgaia: Iparragirre eta Xenpelar
7. ikasgaia: Kantautorea eta Ez Dok Amairu
8. ikasgaia: Zentsura politikoa
9. ikasgaia: Txoriak euskal musikan
13. ikasgaia: Itxaropen-telefonoa
14. ikasgaia: Sexua eta musika
16. ikasgaia: Euskal musikaren poesia
17. ikasgaia: Euskal musika eta sistema judiziala
Aurkibidea
1. ikasgaia: Tesiaren aurkezpena
2. ikasgaia: Izturitzeko txirula
3. ikasgaia: Euskal tresna tradizionalak
5. ikasgaia: Euskal musika barrokoa
6. ikasgaia: Iparragirre eta Xenpelar
7. ikasgaia: Kantautorea eta Ez Dok Amairu
8. ikasgaia: Zentsura politikoa
9. ikasgaia: Txoriak euskal musikan
13. ikasgaia: Itxaropen-telefonoa
14. ikasgaia: Sexua eta musika
16. ikasgaia: Euskal musikaren poesia
17. ikasgaia: Euskal musika eta sistema judiziala
4. ikasgaia:
Erdi Aroko musika:
baladak
PATXO: Erdi Aroko musikaz mintzatuko gara orain. Musika errebeldiatik sortu zen. Ondorioz, gure musika, oro har, errebeldea izan da beti, boterearen kontrakoa. Erdi Aroko musika, horren adibide ederra da.
MIKEL: Entzun dezagun segidan, 1135ean, Zugarramurdin, Vianako Printzeak eta Zugarramurdiko herriak Inkisidore Jaunari eskaini zioten kanta.
PATXO: Martinez doktoreak egingo du Vianako Printzearena, musikariak Zugarramurdiko herria izango dira eta ni Inkisidore jaun txit gorena.
Musika hasten da “Terutxoren Kanta” melodiarekin.
KORUA: Inquisidore jaun txit gorena,
MIKEL: Zein ederra den, zein handia,
KORUA: andreak sutara botatzea,
MIKEL: zeregin ondrau eta noblia.
KORUA: Lanbide itsusi eta zikina
MIKEL: benetan da sorginkeria.
KORUA: Jakin zazue, sorginak berez
MIKEL: infernuko piztiak dira.
KORUA: Ez du existitzen inon ere
MIKEL: gizaseme gaiztoagorik.
KORUA: Niregogoa betetzekotan
MIKEL: erraustuko nituzke errotik.
KORUA: Su geldoan erreko nituzke
MIKEL: sufritu dezaten gogotik.
KORUA: Apezpiku ta noble jendea,
MIKEL: egun ona opa dizuet nik.
KORUA: Ta inkisidore jaun gorena,
MIKEL: ez dago zu baino handiagorik. Kanta bukatu da.
PATXO: Zer iruditzen? Kanta errebeldea da?
MIKEL: Ez du ematen, ez?
PATXO: Ah..., lagunak, Erdi Arokoak agian gutxiago dutxatuko ziren, baina tontoak ez ziren.
MIKEL: Vianako Printzearen bertsoak isilarazi egin zituzten, batek daki nola.
PATXO: Bere mikrofonoa muteatuz. Entzun dezagun.
Musika hasten da berriro. Baina oraingoan, korua baino ez dugu entzuten.
KORUA:
Andreak sutara botatzea,
lanbide itsusi eta zikina.
Jakin zazue, sorginak berez,
ez du existitzen inon ere.
Nire gogoa betetzetzekotan,
su geldoan erreko nituzke
apezpiku ta noble jendea,
ta inkisidore jaun gorena.
Kanta bukatu da.
MIKEL: Beharbada baten batek pentsatuko du hau ezinezkoa dela, alegia, Erdi Aroan ez zegoela mikrofonorik.
PATXO: Norbaitek hala pentsatzen badu, igo dadila hona eta bota dezala teoria hobeago bat.
Zain geratzen dira.
PATXO: Inor ez, beraz, aprobatuta geratzen da mikrofonoaren teoria.
MIKEL: Eta sexuari buruz? Zer uste duzue, Erdi Arokoak errebeldeak zirela sexu kontuan ere?
PATXO: Ba eztabaidak daude. Jendea ez da ados jartzen auzi horretan. Jarri dezagun adibide bat eta zuek atera ondorioa.
MIKEL: Aialako bailaran Isabelatxu izeneko andre gazte bat bizi zen, bere senarrarekin. 1267 urteko maiatzean, senarra bidaia luze bat egitera joan zen, Isabelatxu bakar-bakarrik utziaz. Hau da gertakari honi buruz konposatu zen balada.
Musika hasten da. “Isabelatxu” doinuarekin. musikariek korua egiten dute eta mikelek eta patxok bukatzen dute estrofa bakoitza.
KORUA:
Senarrajoan da urrutira ta
Isabelatxu gaixoa
etxean dago bakar-bakarrik
PATXO ETA MIKEL:
hasperen eta aieneka
KORUA:
Gizonik gabe, ahaiderikga.be,
bakardade gordinean,
etxea handi geratzen zaio,
PATXO ETA MIKEL:
orain badabilpenetan
KORUA:
Kontsolatzera joan beharko zaio
fraide zintzo bat etxera, zeren tristura eta samina
PATXO ETA MIKEL:
sentitzen du barrenean
KORUA:
Fraidea joan da prestu eta bizkor
astotxo baten gainean.
Heldu da azkenik, hamalau legoa
PATXO ETA MIKEL:
korritu eta ondoren
KORUA:
Iritsi eta, jo dufraideak
Isabelatxun atean.
Atea ireki etafrailea
PATXO ETA MIKEL:
barreneraino sartu da
KORUA:
Fraidea ikusi ta Isabelatxu
bihotz-bihotzezpoztu da.
Andere gaixoari gogoa
PATXO ETA MIKEL:
berehala altzatu zaio
KORUA:
Otoitz egiten aritu dira,
errosario santua
hainbat alditan errepikatuz,
PATXO ETA MIKEL:
guztira bospasei aldiz
Une honetan, kanta betean, patxo eta mikeli kantaren partiturako orriak erortzen zaizkie lurrera. Orriak jasotzen dituzte, baina nahastuta geratu dira.
KORUA:
Bukatu eta, Isabelatxuk,
eskuan musu eman dio.
Eta gure fraile zintzoari
PATXO ETA MIKEL: berehala altzatu zaio
KORUA: Fraidea jator eta esker onez
PATXO ETA MIKEL: barreneraino sartu da
KORUA: Isabelatxuk, kontsolaturik,
PATXO ETA MIKEL: sentitzen du barrenean
KORUA: Lehen tristerik zegoen baina
PATXO ETA MIKEL: orain badabil penetan
KORUA: Fraidea une hortan badoa
PATXO ETA MIKEL: hasperen eta aieneka
KORUA: Kanpora irten da izerdi patsez
PATXO ETA MIKEL: korritu eta ondoren
KORUA: Bihar berriro egingo dute
PATXO ETA MIKEL: guztira bospasei aldiz.