Aurkibidea
1. ikasgaia: Tesiaren aurkezpena
2. ikasgaia: Izturitzeko txirula
4. ikasgaia: Erdi Aroko musika: baladak
5. ikasgaia: Euskal musika barrokoa
6. ikasgaia: Iparragirre eta Xenpelar
7. ikasgaia: Kantautorea eta Ez Dok Amairu
8. ikasgaia: Zentsura politikoa
9. ikasgaia: Txoriak euskal musikan
13. ikasgaia: Itxaropen-telefonoa
14. ikasgaia: Sexua eta musika
16. ikasgaia: Euskal musikaren poesia
17. ikasgaia: Euskal musika eta sistema judiziala
Aurkibidea
1. ikasgaia: Tesiaren aurkezpena
2. ikasgaia: Izturitzeko txirula
4. ikasgaia: Erdi Aroko musika: baladak
5. ikasgaia: Euskal musika barrokoa
6. ikasgaia: Iparragirre eta Xenpelar
7. ikasgaia: Kantautorea eta Ez Dok Amairu
8. ikasgaia: Zentsura politikoa
9. ikasgaia: Txoriak euskal musikan
13. ikasgaia: Itxaropen-telefonoa
14. ikasgaia: Sexua eta musika
16. ikasgaia: Euskal musikaren poesia
17. ikasgaia: Euskal musika eta sistema judiziala
3. ikasgaia:
euskal tresna tradizionalak
PATXO: Ikasgai honetan, euskal musika tresna tradizionalak aztertuko ditugu.
MIKEL: Lehenengoa, txistua izan zen, hasierako hezurrezko flauta xume hortatik garatua.
Txistua entzuten da. Biribilketa bat.
MIKEL: Musikologo askok ikutu falikoa aurkitu diote tresnari, baina baieztapen horrek ez dauka batere funts zientifikorik.
PATXO: Txistu kontuetan, tamainuak badu bere inportantzia. Txistu txikiari xirula deitzen zaio
Txistu eta xirula jotzen dute batera.
PATXO: Eta handiari, berriz, silbotea.
Silbotea gehitzen zaio, hirukotea osatuz.
MIKEL: Silbote gutxi dago. Silbote baten jabea dela esaten duen jende askok, txistu normal bat izaten du gehienetan.
PATXO: Edo xirula xixtrin bat.
MIKEL: Txistua gure tresna tradizionalik ezagunena da, baina ez bakarra.
PATXO: Adarra jotzen ere badakigu.
Alboka entzuten dugu. Fandango bat.
MIKEL: Ze arraio...??? Ah, adar hori! Nola du izena...?
PATXO: Alboka.
MIKEL: Mingainaren alboan neukan.
PATXO: Konturatzen bazarete, alboka joleak ez dio putz egiteari uzten.
MIKEL: Aiba, egia da!
PATXO: Ez zenekien?
MIKEL: Harridura pedagogikoa da.
PATXO: Albokaria orduak eta orduak egon daiteke putz eta putz egiten.
MIKEL: (Alboka joleari) Hartu arnasa, motel!
PATXO: Alboka estridentea iruditu bazaizue, prestatu zaitezte hurrengoa entzuteko. Dultzaina, edo gaita.
patxok algodoiak ipintzen ditu belarrietan.
MIKEL: Zertarako ipini dituzu belarrietan...?
PATXO: Zer? Ez dizut entzuten!
Dultzaina jotzen hasten da. Jota bat.
patxo, mikel eta gainontzeko musikariak eszenatokitik irteten dira, zaratagatik. gaitajolea bakarrik geratzen da. Bukatzen duenean, besteak sartzen dira berriro.
PATXO: Perkusioa oso inportantea da gure musikan. Erritmoa. Euskal musikak badu erritmo propio bat, zortzikoa: ta tan-ta tan-tan-tan-tan. Eta perkusio tresna ugari asmatu ditugu. Zaharrena, txalaparta.
Txalaparta jotzen dute. Zortzikoaren erritmoa jarraituz: ta tan-ta-tan-tan-tan-tan.
Pixkanaka, beste prekusio tresnak gehitzen zaizkio.
MUSIKARI 1: Atabala.
MUSIKARI 2: Panderoa.
MUSIKARI 3: Tttun ttuna.
Perkusio instrumentu guztiak batera entzuten ditugu, zortzikoaren erritmoan.
PATXO: Perkusio tresna denek baturik jotzen dutenean, hau gertatzen da:
DENAK: Batukada!!!
denek zortzikoaren erritmoarekin:
PATXO ETA MIKEL:
Hauek-dira-euskal herriak
ditu-en tresna-zahar guztiak.
Instru-mentu-apal hauekin
ospa-tu dira-festa handiak.
Gure bir-aitona-ta amonak
aurkitu-zuten-ezkongaia,
ta ar-basoen-enbor beretik,
sortu-ko ginen-gero bestiak.