Aurkibidea
1. ikasgaia: Tesiaren aurkezpena
2. ikasgaia: Izturitzeko txirula
3. ikasgaia: Euskal tresna tradizionalak
4. ikasgaia: Erdi Aroko musika: baladak
5. ikasgaia: Euskal musika barrokoa
6. ikasgaia: Iparragirre eta Xenpelar
7. ikasgaia: Kantautorea eta Ez Dok Amairu
8. ikasgaia: Zentsura politikoa
9. ikasgaia: Txoriak euskal musikan
13. ikasgaia: Itxaropen-telefonoa
14. ikasgaia: Sexua eta musika
16. ikasgaia: Euskal musikaren poesia
17. ikasgaia: Euskal musika eta sistema judiziala
Aurkibidea
1. ikasgaia: Tesiaren aurkezpena
2. ikasgaia: Izturitzeko txirula
3. ikasgaia: Euskal tresna tradizionalak
4. ikasgaia: Erdi Aroko musika: baladak
5. ikasgaia: Euskal musika barrokoa
6. ikasgaia: Iparragirre eta Xenpelar
7. ikasgaia: Kantautorea eta Ez Dok Amairu
8. ikasgaia: Zentsura politikoa
9. ikasgaia: Txoriak euskal musikan
13. ikasgaia: Itxaropen-telefonoa
14. ikasgaia: Sexua eta musika
16. ikasgaia: Euskal musikaren poesia
17. ikasgaia: Euskal musika eta sistema judiziala
12. ikasgaia:
matematikak
MIKEL: Euskal musika oso aproposa da aszensorean egoteko, baina matematikak eta euskal musika zeharo inkonpatibleak dira.
PATXO: Zergatik?
MIKEL: Saiatu zaitez kalkulu erraz bat egiten, euskal musika entzuten duzun bitartean.
PATXO: Ez dut arazorik ikusten.
MIKEL: Ezetz kalkulatu hiru zifratako batuketa erraz bat minutu batean.
MIKEL: Minutu batean? Hiru zifratakoa? Baietz!
MIKEL: Lehengo bost euroak. Ea ba: 235 gehi 329. Denbora!
patxo batuketa mentala egiten hasten da, numeroak buruz esaten.
PATXO: Bost gehi bederatzi... hamalau...
MUSIKARIAK: Hamalau atso tronpeta jotzen, zazpi astoren gainean.
PATXO: Zazpi... ez, zazpi ez...
MUSIKARIAK: Zazpi Euskal Herriak bat egin dezagun...
PATXO: Bat? Ez, zazpi, ez hamalau, zenbat dira...?
MUSIKARIAK: Zenbat diran hamar diran zenbat diran ikusi...
PATXO: Hamar?
MUSIKARIAK: Atzo atzo atzo, atzo hil ziren hamar atso...
PATXO: Ea, hasieratik.
MUSIKARIAK: Bat bi hiru lau bat bi hiru lau...
PATXO: Ixildu!
MUSIKARIAK: Bost sei zazpi bost sei zazpi...
PATXO: Bederatzi gehi bat... joder, zenbat...?
MUSIKARIAK: Zenbat gera, lau bat, hiru bost zazpi...
PATXO: Hiru ta lau...
MUSIKARIAK: Tirikitrauki hiru ta lau dira zazpi.
PATXO: Beraz, azken numeroa lau da...
MUSIKARIAK: Lau lau lau, sardina bakalau...
MIKEL: Hamar segundo geratzen zaizkizu.
PATXO: Hamar?
MUSIKARIAK: Hamar mar mar... Hamar mar mar...
MIKEL: Bost.
PATXO: Bost?
MUSIKARIAK:
Bost traineru joan ziren
patroi banarekin...
MIKEL: Denbora!!
PATXO: Zenbat zen?
MIKEL: Bostehun eta hirurogeita lau.
MUSIKARIAK:
Bostehun eta
hirurogeita lau
ohe huts
samina zabaltzen.