Andre zuria
Eukene Martin Sanpedro / Xabier Zorroza
Andre zuria
Eukene Martin Sanpedro / Xabier Zorroza
BAK, 1985

 

IX. ESKENA

 

Pertsonaiak: hiru pertsonaia arrotzak, polizia, maurua, andre ijitoa, gizon ijitoa, herri beltzetakoak, ekologista batzu eta autoestopista.

 

FRANTSESA: Hau bai dela folklorea!

 

(Eskumaldeko atetik “herri beltzetakoak” agertzen dira. ekologistekin gertatu den bezala, dagoen kopurua baino gehiago adierazi behar da. Sarreran mauru bat, andre eta gizon ijito bikote bat “flamenkoz” jantzirik, afrikako beltza bat eta mexikar bat. andre ugari dago, eta haiek batez ere hartzen dute esku.

beltzaran hauek bortizki hitz egiten dute, eta keinuz beterik Mediterraneoko herrietan egiten den bezala. Barrura sartu nahi dute, baina hiru pertsonai arrotzak eta poliziak ez dituzte uzten.)

 

POLIZIA: (Indarrez geldi erazten dituzten bitartean.) Gel... geldi zaitezte!

MAURUA: (H-ak aspiratuz.) Ez dugu nahi! Hitz egin nahi dugu mahai inguru baten!

GIZON IJITOA: “Sortatu”, guripa!

POLIZIA: Kanpora, zikinok!

ANDRE IJITOA: Eh! “Insurtatu” gabe, enborra!

MAURUA: “Majadero!”

FRANTSESA: “Dacork, dacord!” Baina lasai zaiztezte lehenago. (jende beltzarana isiltzen da eta tropelaka gelditzen da sarreran.)

POLIZIA: (Izerditan.) Zertarako etorri zarete? Zer nahi duzue?

ANDRE IJITOA: (“z” gaztelaniazko “ce” bezala ahozkatzen duelarik, “l” ren ordez “r” egiten du, eta abar...) Zertarako? “Xikiyo”! Ba, protestatzera, diot! (Keinu eta doinu nabarmenak eginez.)

GIZON IJITOA: Hori! Aizu! Ez dago eskubiderik! Diot!

POLIZIA: O... O... O...

FRANTSESA: (poliziari.) Utzidazu niri! Otoi! “Sil vous plait! (jende beltzaranei.) Orduan zuek ere manifestatzera etorri zarete?

ANDRE IJITOA: “Amos, diot nik”! Manifestatzera eta beste edozertara! (lagunei.) Ez al da hala? (beltzaranek onartzen dute.)

GIZON IJITOA: Diot!

POLIZIA: Eta zeren aurka zaudete?

MAURUA: (Bere beste lagunei.) Alajaina, jauna! Entzun diozue? Zeren aurka gaude?

ANDRE IJITOA: (mauruari.) Utzi niri, “compadre”! (poliziari.) Aizu! Zeren alde gauden galdetzen baduzu, lehenago bukatuko dugu. Diot! Ze hona etorri garen guztiok izorratuak gaude, diot!

GIZON IJITOA: Hori!

POLIZIA: Be...berdin da. Ze...zeren alde zaudete?

ANDRE IJITOA: Ai, “xiki”! Hain zara tontoa, ze polizia dirudizu! Ez duzu gure larruaren kolorea ikusten? Bada, horrexen alde gaude. Eguzkia eta beroaren alde!

GIZON IJITOA: Hori!

ANDRE IJITOA: “...eta dantza, kanta, ardoa eta bizitza onaren alde, Ole!

GIZON IJITOA: Ole!

ANDRE IJITOA: (Beste atean dauden zuri guztiak seinalatuz.) Eta zuri papalardo horiek, gauza guzti hauek kendu nahi dizkigute!

GIZON IJITOA: Hori!

SUEDIARRA: Parka nazazu, andre. Baina guk ez diogu inori ezer kendu nahi. Moda da.

ANDRE IJITOA: Zer moda eta zer modaondo! Ile kiribilak! Zuek, betidanik dirua, industria, kultura eta ospea eraman dituzue. Eta guk, aitzitik, eguzkia ez beste. Eta ezjakintsu, txiro, kulturabakoak ginen... bai! Baina modan geunden. Eta jende guztia gure lurrera etortzen zen belztutzeko eta bizitza gozatzeko. Eta orain hori ere kendu egin nahi diguzue. Inundik inora ere ez! Zin dagizuet Makarenagatik!

GIZON IJITOA: Hori!

ANDRE IJITOA: Oraintxe bertan ikusiko duzue nola dakigun belzaranok gurea dena defendatzen. Goazen, “compadres”!

 

(Zurrumurru haundiak eta flamenko musika entzuten da. Makilak ateratzen dituzte. zuriek beste atetik ihes egin nahi dute, baina ekologistak orain alde horretatik agertzen dira, eta lehenengoa, autoestopista. Argiak ia amataturik daude, eta izugarrizko nahastea armatzen da. Musika tartekatzen da, oihu, disparo eta biraoekin batera. autoestopista aurretik geratzen da, eta argiak batez ere bera argiztatzen du. Atzetik zinetresna batek gerra-irudiak prokjektatzen ditu, musika militar eta guda-zaratak entzun eta berehala.)

 

GERRA-ABOTSAK:

                        “Gora belztasun askatua!

                        Gora Munduko beltzaranak!

                        Gora kolore iluna!

                        Gora!”

 

            “Indar zurien desuztasuna”! '

                        Beltza harmatua, inoiz ez zanpatua!”

                        “Liberte, igualite eta zuritasun-kolore”!

                        “Ai, kabroi!”

                                    (Joan daitzen, joan daitezen, daitezen...” musika eta abestia.)

                        “Aurrera, “les infants zuri de la patrie”!

                        “Abanti populoaren” doinuaz:

                        “Aurrera guztiak

                        Aurrera guztiak

                        bandera beltza

                        bandera beltza.

 

                        Hemendik aurrera

                        gurea izango da

                        bandera beltza irabazlea”

 

                        (andre baten abots iluna.)

            “Boabdil, Boabdil: Negar, negar egizu, andreak bezala, zeure beltasuna ez duzu gizon bezala defendatzen jakin eta.”

                        (gizon serio baten abotsa.)

            “Vini, vidi eta beltzak vinci”.