VIII. ESKENA
Personaiak: suediarra, frantsesa, yankiarra, italiarra, polizia, kosakoa, euskadiko baserritarra.
(Une honetan ezkerreko atetik beste pertsonaiak sartzen dira. Herri zurietako ordezkariak dira: suediar, kosako eta euskadiko baserritarra. Janzkera aproposaz janzten dute. Oso gutxi eta seioski hitz egiten dute, beraien “hoztasuna” adierazteko. Zuriak direnez gero, suediarrak plaka bat darama eskuetan, Moda zuriaren ohorez. Bien bitartean eskumaldeko atetik ekologista eta polizien arteko zalaparta entzuten da.)
SUEDIARRA: Sar gaitezke, jaunak?
FRANTSESA: Nola ez! Hona, guztiok irten...sartu...Irten...sartu... (eskuaz adierazten du).
YANKIARRA: Nondik zatozte hain zuriak izanik?
SUEDIARRA: Errusia, Euskadi eta Suediatik, jauna.
YANKIARRA: (Animatuago.) Lurralde hezeetatik, ederto! Orduan gure aldekoak zarete.
SUEDIARRA: Kosmetika-hiru sortzaile nagusien bila etorri gara, geure lurraldeek eginiko ohorezko plaka eskeintzeko.
ITALIARRA: “Oh, maraviglioso!” Zatozte hona, “carissimi”! Nor eta gu gara bilatzen dituzten pertsonak (Beraiengana doa eta musu zalapartasua ematen die. Eskumaldeko atetik zarata eta “putaseme!” entzuten da.)
FRANTSESA: “Ceste magnifique!” (Gurgerek egiten dizke. Behin eta berriz beste atetik zaratak.)
YANKIARRA: “Thats all right”! (Eskua sutsuki hestutzen die, beste aldeko biraoen artean.)
(pertsonaia hauek ez dira ezer kunkitzen, ez adierazpen maitagarri hauetaz, ezta zaratez ere.)
SUEDIARRA: Zorionak denon izenean. Hona hemen zeuen plaka. (Ezkerraldeko atetik norbaitek jaurtikitako harria beraien albotik zeharkatzen du.)
ITALIARRA: (Harria zein plaka begiratuz.) “Mamma mia”!
YANKIARRA: (Ate zaratatsu hori haserre begiratuz.) “Thank you, very mucch! (Plaza hartzen du.) Eta esaiguzue, zergatik izan dugu ohore hau?
FRANTSESA: (Harria etorri den atea herstera doa, eta une horretan porru bat botatzen diote aurpegira.) “Merde!” “Merde mile bider!” (Altxatu eta atea hertsi.)
EUSKADIKO BASERRITARRA: (Ikaragaizki.) Zuek oso onak izan zarie guretzat. Orain artean gure herriak menpreziatuta euki dabez, eztogulako eguzki askorik euki. Orain, ostera, modan gagoz. Ni, esate baterako, Markinakoa nazue eta beti egon naz hantxe sartuta, baserritik urten bere egin barik. Eta orain ikustekoak dira handik daukaguzan baserri urbanizaziņoak, jendez beteko mendiak. Behiak eta ortua ahaztuta daukoguz, itxi doguz alde batera eta xirimiri industria itzelak ipini deuskuez.
(Ezkerraldeko atetik kristal, harri eta objektu gogorren zarata entzuten da.)
ITALIARRA: (Dardaraka.) “Ba bene”! Baina zergatik ez goaz beste toki lasaigo batetera hitz egiteko, eh?
(Eskumaldeko atetik zabaldu eta poliziak korrika pasatzen dira.)
POLIZIA: (Arnas hestuka eta dardaraka.) O... O... O...
YANKIARRA: Ze demontre gertatzen da?
POLIZIA: O...O...O...
ITALIARRA: Eta beti o...o...horretan ataskatzen da.
POLIZIA: O...o...orian ez dira ekologistak bakarrik. Herri beltz guztiak datozkigu!