VII. ESKENA
Personaiak: etxezaina, frantsesa, ebroduerokoak, polizia, autoestopista, ekologistak.
(Noiz eta momentu honetan dator etxezain ikaratua.
Hemendik aurrera gertatuko diren ekintzak, antzerkilan honetako korapilatsuenak izango dira. Alde baterik aktore asko beharko da, eta dagoen baino gehiago adierazi behar da. Honekin batera espazio-arazoa planteiatuko da, jendetzaren aruera. Hori dela eta, mahai eta aulkiak disimuloz norbaitek kendu behar ditu.
Azkenean, ekintzari arintasuna dagokio, hainbat unetan ia batera hitzik ez dutelako egingo.)
ETXEZAINA: (frantsesa eta yankiarrengana jotzen du.) Jaunak! Jaunak! Entzun ezazue, mesedez!
(italiar eta ebroduerokoek ez diote jaramonik egiten. Beraien “Donna e’ mobile”-rekin jarraitzen dute.)
FRANTSESA: (Zerbait ikaratua.) Ixil zaitezte! (Ez diete kasurik egiten.) Ixil guztiok, “merde”!
(Isildu egiten dira. etxezaina, eskumaldeko atea behin eta berriro begiratzen duen bitartean, arnas hestuka hitz egiten hasten da.)
ETXEZAINA: Parka nazazue! Baina... (Zalaparta izugarria entzuten da eskumaldeko atetik.) ...sarrera nagusitik gonbidaturik ez dagoen hainbat gazte sartzen ari zaigu. (Zalaparta haundituz doa.) Hitz egin nahi dutela esanez datoz tropelaka. Zer egiten dugu, jaunak?
FRANTSESA: (Ikaratua.) Nortzuk dira? Zer nahi dute?
YANKIARRA: (Oihuka.) Arin, dei ezazue polizi zuzendaria!
ETXEZAINA: Bai, jauna! Oraintxe! (Eskumaldeko aterantza doa, baina abotsak oso hurbil daudela nabarituz, bira egiten du eta ezkerraldeko atetik desagertzen da, polizia deika. Bien bitartean, kanpoko abotsek “Denontzat... pakea... belztasun... librea...” errepika behin eta berriro.)
EBRODUEROKO BAT: (Irribarrea ez da lehen bezain ziurra.) Guk, egia esan, gaurkoz amaitu dugu hemen eta bagoaz...
FRANTSESA: (Txanpai-kopa eskuan daramalarik.) Ez, ez! “Pas de tout”! Geldi zaitezkete pixkatxo bat oraindik...
EBRODUEROKO BESTEA: Ezinezkoa. Joan egin behar dugu eta.
(Ezkerraldeko atetik alde egin nahi dute, baina polizi zuzendaria une horretan sartu eta elkar jotzen dute.)
POLIZIA: O...o...ordena! Ho...ho...horixe ez da irtetzeko modua! (ebroduerokoak oratzen ditu, irteera galeraziz.)
EBRODUEROKO BAT: Zorionez polizia datorrela! Gertu-gertuan etorri da!
(Eskumaldetik gazte bizardun batzu sartzen dira, eta lehenengoa autoestopista da. Gazte horiek ekologistak dira eta jantzi aproposak erabiliko dituzte. Beste gazte batzuk barazkiak daramatzate, landarejaleak direlako. Baztu bizikletaz datoz, beste batzu oinez, eta guztiak eskumaldeko sarreran tropelaka geratuko dira, eta atearen atzetik askoz ere gehiago dagoela adierazi behar da.).
AUTOESTOPISTA: (ebroduerokoak ikusten dituenean, beste ekologistei.) Begira nortzu ditugun hemen! Ebroduerokoak!
(ekologista-multzotik irain eta protestak entzuten dira.)
EBRODUEROKOAK: (Irribarrea desagertu zaie, eta ikaraturik daude.) Ene bada! Hau zarrada! Ekologistak dira!
YANKIARRA: (poliziari, urduri.) Ez dituzu ganberro hauek ikusten? Zerbait egin ezazu!
POLIZIA: O...O... oraintxe! (Bere poltsikotik liburuxka eta boligrafoa ateraz.)
EKOLOGISTAK: (Manifestaldietan erabiltzen diren doinuetaz, protesta-esaldiak behin eta berriro. ebroduerokoentzat dira.) Hauek dira, hemen daude, putaseme, lotsagabe!
POLIZIA: (Sarreran dauden ekologistengana doalarik, liburuxka eta boligrafoa eskuan.) Ea! Ze... ze... zergatik zarete hain arin? Ez da... dakizue abiadura-demasa debekaturik dagoela, a... ala?
(Aurrean dauden ekologistek barre egiten dute. italiar eta frantsesak txanpai-kopa daramate oraindik eskuan, eta egoera erridikuluan daude asko ulertu gaberik.)
YANKIARRA: (poliziari, gorroto begiradaz.) “Stupid”!
POLIZIA: (Haserre.) Kontuz gero, jaun! Poliziari irain egitea delitoa da, eta gartzelaz ordaintzen da!
EBRODUEROKO BAT: (ebrodueroko besteari.) Gu biok, goazen hemendik! Orain edo inoiz ez!
EBRODUEROKO BESTEA: Bai, orain arin! (Ezkerraldeko atetik bestela baitakoan alde egiten dute.)
EKOLOGISTA BAT: (Alde egiten dutela konturatuz.) E, arrain lodiek hegaz egin nahi dute!
(beste ekologistek protestatzen dute eta ebroduerokoen bila joan nahi, baina hiru pertsonaia arrotzek ez dituzte aurrera joaten uzten.)
POLIZIA: (Eskua altxatzen du, keinu dominatzaileaz.) Ge...ge...ge...
YANKIARRA: (ekologistei, oihuka.) Ez diozue poliziari entzuten! Gelditzeko diotzue! (Zerbait ixiltzen dira.)
POLIZIA: (yankiarrarekin haserre.) Ezetz! Ez dut gelditzeko esan. Ge...ge... gero harrapatuko dituztela esan dut, multa ordaindu ondoren...
(ekologistek barre egiten dute. yankiarra desesperatua atzeratzen da.)
AUTOESTOPISTA: (poliziari.) Gu ez gara etorri multarik ordaintzera, manifestatzera baizik.
POLIZIA: Ah! Ho...ho...hori beste gauza da. (Liburuxka eta boligrafoa gordetzen dituelarik.) Eta zeren aurka manifestatzen duzue?
AUTOESTOPISTA: (beste ekologistei galdetzen die.) Entzun duzue, lagunok? Zeren aurka gaude?
EKOLOGISTEN ABOTSAK: (Desordenatuak eta oihuka.)
“Guk ez dugu nahi iluntasuna!”
“Eguzkia maite dugu!”
“Iluntasuna nahi ez duguna”
“Goisez nahi dugu bizi, eta gauez lo, ez beste!”
“Ez dugu energia nuklearrik nahi!”
“Ez eta pilulak jateko. Barazkiak jan behar ditugu!” (Hau, barazkiak daramatzan baten batek dio.)
“Itsasoa eta mendiak gorde!”
“Eguzkia maite!”
“Ez dugu nahi zuritasunik!”
“hori!”
“Iluntasuna nahi ez duguna! Gora eguzkia gure laguna!
“Eguzkia bai, nuklearrik ez!”
(guztiok behin eta berriro errepika:)
Bai, bai, bai...
eguzkia bai.
Ez, ez, ez...
Zuritasunik ez!
FRANTSESA: (poliziari.) Zerbait egin beharko duzu! Zu zara honetan erantzulea!
POLIZIA: (frantsesari.) Manifestaldi hau le... l... egala da? Ba...badute baimenik?
FRANTSESA: (Sumindurik.) Zer baimen eta zer baiben! Nik zer dakit! Gainera zer axola die baimenik duten ala ez?
POLIZIA: (frantsesa, italiar eta yankiarrari, zeintzu txoko batetan baitaude.) Lasai, jaunak! Nik de...dena kontrolatzen dut. Hau manifestaldi baketsua da eta!
EKOLOGISTEN ABOTSAK: (Desordenatuak eta oihuka.)
“Zuriak, putasemeak dira!”
“Bai! Eta zerriak!”
“Kabroiak!”
“Pepelerdoak!”
“Kanpora joan daitezela!”
“Hori! Zuriak kanpora!”
(Kantatzen hasten dira, “Que se vayan, se vayan, se vayan...” doinuaz.)
“Joan daitezen, daitezen, daitezen...
joan daitezen zuri guztiak,
joan daitezen, daitezen, daitezen...
nahi duguna desagertzea...”
YANKIARRA: (Beraren bi lagunei.) Hau oso itsusi jartzen ari zaigu. Hobeto alde egiten badugu! “Come on”!
POLIZIA: (Ekologistei.) I...I... ixilik, jaunak! I...
(Une honetan landarejale batek tomate bat botatzen dio poliziari ahoan. polizia zur eta lur —eta tomateaz zikinduta— geratzen da.)
Ah, ez! Hau gizarte-desordena da eta ezin dut onartu. Neure indarrak deitulo ditut! Po...po...
FRANTSESA: (Artean, beraien lagunekin dagoela.) Garaia izan da!
EKOLOGISTA BAT: (Ikaratuta.) E, Lagunak! Polizia datorkigu!
(ekologista guztiek irten nahi dute, baina atzetik ez dira mugitzen eta bultza, erorketa, deiadarrak eta abar, eskumaldeko atean.)
FRANTSESA: (poliziari.) Tira, ba!
POLIZIA: Po...Po...Polizia, neuri!
(ekologista guztiek alde egitea lortu dute. Ezkerraldeko atetik bi poliziak agertzen dira, yanki, frantses eta italiarrak alde egiteko dauden momentuan eta elkar jotzen dute. Guztiak erori. bi poliziak arinki altxatu eta lurrean jausita dauden besteak apuntatzen dituzte harmez.)
BESTE POLIZIA: (Lurrean daudenei.) Geldi zaitezte legearen izenean!
YANKIARRA: Hauxe baino ez genuen behar!
ITALIARRA: “Per favore”! Gu ez...
POLIZIA: Ho...ho...horiek ez dira, kirten! Beste aldekoak!
BESTE POLIZIA: Zure aginpean, zuzendari! Nora jaon behar dugu?
(Eskumaldeko atetik ekologisten abotsak entzuten dira. Manifestaldietan poliziak zirikatzeko erabiltzen diren doinuaz “vagos... vagos...” Entzuten da “zuriak... zuria...” “zuriak... alferrak...”
POLIZIA: Ho...ho...hor ditugu. Goazen arin!
(polizia guztiak eskumaldeko atetik irtetzen dira.)