Andre zuria
Eukene Martin Sanpedro / Xabier Zorroza
Andre zuria
Eukene Martin Sanpedro / Xabier Zorroza
BAK, 1985

 

VIII. ESKENA

 

Personaiak: frantsesa, italiarra, yankiarra, andre zuria, autoestopista, komunikabideetakoak.

 

FRANTSESA: (Guztiz hunkitua) “Messie-dams”, komunikabideetako eta jende guzti maitea! Orain arte ikusi dituzuenak, kate baten mailak ez beste izan dira. Eta azkenean geure lanik hoberena aurkezteko une desiragarria heldu zaigu. Ez da soilik janzkera berririk, ez! Estetika —molde eta edertasunaren eredu baizik. Oinarria Grezia eta Erroma Zaharrean datza. Eta ondorioa, Etorkizunerako begira. Zuekin, Andre zuria!

 

(Baztertua izan den andre zuria erdira doa. autoestopista harritua bere lekutik jaikitzen da. Norbaitek maila bat ekarri eta hona igoten da neska. Bere tunika zuria kendu eta bainujantziaz geratzen da. Bere gorputza, beste pertsonaia beltzaranen erdian are zuriago nabari da. Jendearengandik onartze-zurrumurruak).

 

ITALIARRA: (Liluratuta) Edertasuna elurra bezain “bianca” hemendik aurrera Birginaren kolorea! Azuzena. Lilia, amets-usoa...! Zuria!

YANKIARRA:  (italiarraren hitza etenaz, beti bezala) Bai, ideia zuria, diru berria!

 

(erreportariek andre zuria inguratzen dute: argazkiak eta telebista behin eta berriz. Argia apurka apurka amatatzen ari da, eskenatokiko jendea ilunduz barrunbaren artean. autoestopista soilik argiztatzen du. Honek, eskenatokiko jende eta mugagabeko zaratak entzuteari ematen dio, betiko aho zabalik).