Altabizkarko kanta
Eugenio Arozena
Altabizkarko kanta
Eugenio Arozena
Antzerti, 1984

 

XVI

 

(Bat irrintzia botatzen ari dela, antzeslariak eszenariora sartzen dira eta denek batera “zazpi jauziak” dantzatzen dute; dantza bukatu eta antzeslariak publikoari begira gelditzen dira. Bitartean narradoreak aurreratuz azken agurra egiten du.)

 

NARRADOREAK:

                        Antzerki honen bukaera horrelaxe da iritsi

                        gustatu zaizuen ala ez behar duzue iritzi.

 

                        Antzerki hau egitea jarri zitzaigun buruan

                        eta moldatua dago gure ahalmenen neurrian.

 

                        Agur, euskal, senideok, gaizki esanak barkatu

                        eta euskaldun jator orain bezala jokatu.

 

                        Horrela bukatzen dugu, jende agurgarria

                        beste bat arte agur, gora Euskal Herria.