Altabizkarko kanta
Eugenio Arozena
Altabizkarko kanta
Eugenio Arozena
Antzerti, 1984
[aurkibidea]
VIII
NARRADOREAK:
Karlomagnok Iruñea zuen menperatu
eta herriko agintza beretzako hartu:
Bere armadarekin orain da prestatu
Zaragoza aldera dira abiatu.
Karlomagno pasatzen dan bide bazterrak
husturik uzten ditu, sua eta garra.
Batzuk gurutzeturik, besteei egurra
Nafartarren artean zabalduz negarra.
Suleimanek bialdu du mezularia
Zaragoza aldera nola den abia.
Bertan prestatzeko festa bat haundia
Karlomagnori egitako ongi etorria.