Altabizkarko kanta
Eugenio Arozena
Altabizkarko kanta
Eugenio Arozena
Antzerti, 1984
[aurkibidea]
XI
Mezulariak dio bere albistean
jendea altxa dela gogor Sajonian.
Lehengo lekutikan jartzeko bidean,
hango soldaduak dira beharrean.
Iruñetik barrena berriz soldadutza,
ez da noski alaitu Nafarren bihotza.
Jendeak begirada gogor ta zorrotza,
indarkeriaz zegon nagusi arrotza.
Karlomagnok berekin harro baten grina,
jendeen hoztasunak eman dio mina;
hortatik sortu zaio sufritu ezina,
porrokatzeko agindu Nafarren Iruña.