Aurkibidea
Aurkibidea
17. AGERRALDIA
Erretorearen etxe aurrean; don gaxparrek txerri hila atera eta ate ondoan jartzen du, kako batetik zintzilik, jendea (herritarrak), esamesaka ari den bitartean).
HERRITARRA 1: Hara, aurten Erretore Jaunak ere hil du txerria.
HERRITARRA 2: Kaskar samarra da baina.
HERRITARRA 1: Aizu! Ez da gutxi. Orain arte ez du sekula txerririk hil ere egin.
HERRITARRA 2: Bai; aurten behinipehin Erretorearen odolkiak jateko aukera izango dugu.
DON GAXPAR: (Aurreko aditu duela, eskuaz sabelean joz) Nere odolkiak jateko pixka bat gehixeago itxoin beharko duzue.
HERRITARRA 2: (Larri samar) Ez beza txartzat hartu, Don Gaxpar, guk esan nahi genuen...
DON GAXPAR: Bai, bai, bazekiat zer esan nahi huen, eta arrazoia ere ez zaizue falta. Konturatu naiz nik ere banatu behar ditudala txerrikiak, beste guztiek bezala.
HERRITARRA 1: Guk ere bidaliko diogu aurten, urtero bezala.
HERRITARRA 2: Baita guk ere.
DON GAXPAR: Eskertuko zaizue, eskertuko zaizue.
(Iluna)