Aurkibidea
Aurkibidea
14. AGERRALDIA
(don gaxpar etxera ailegatu berria da, eta kapelu eta gainerakoak kentzen dihardu, bittori etxeko lanetan ari den bitartean.)
DON GAXPAR: Bittori! Gaur beste lagun batentzako bazkaria ere prantatu behar dun, gonbidatua dinagu eta.
BITTORI: Ederki. Gaurko gainera amurraiak ditugu.
DON GAXPAR: Primeran! Asko gustatzen zaizkiola uste dinat.
BITTORI: Eta zein da ba, bazkaltzera datorren gonbidatua?
DON GAXPAR: Zein? Pernando.
BITTORI: (Haserre eta harriturik) Pernando?
DON GAXPAR: Bai; horixe bera.
BITTORI: Alfer, zikin, mozkor, narrats, alproja, gezurti, lapur hori?
DON GAXPAR: (Irrifarrezka) Ez dion kalabazarena barkatu, e?
BITTORI: Ezta barkatuko ere! Zer uste du ba lotsagabe horrek?
DON GAXPAR: Hori ere ez zegon ondo, Bittori. Lagunurkoari barkatu egin behar zaizkion egiten dizkigun gaiztakeriak.
BITTORI: Barkatuko diot ba, baina horrek ez du etxe honetan amurrai haundirik jango, nik ahal dudala.
(Iluna)