Aurkibidea
Aurkibidea
8. AGERRALDIA
(Kalean zabala dago eta pernando azaltzen da; diosalak eta egiten dizkiote elkarri.)
ZABALA: Eup! Zer diagu?
PERNANDO: Hemen ba motell. Pazkoazkoa egin behar dela eta txartel bila bidali nau andreak.
ZABALA: Eta? Eman al diate?
PERNANDO: Kaka zaharra. Bele beltz horrek ez dik ezer debalde emango. (Atzeruntz seinalatuz.)
ZABALA: Etxe horretan denak antzekoak. Ni ere joan nauk Erretorearen etxera, mesedetxo bat eskatzeko asmotan, baina Erretorearen neskame xuhur muturbeltz horrek...
PERNANDO: Zein? Bittori?
ZABALA: Horixe bera. Antzarrak perratzera bidali nau; nik ere bidaliko nuke beste norabait baina...
PERNANDO: Atso hori tratatzen jakin behar duk, bestela jai daukak eta, tratatzen.
ZABALA: Tratatu? Ipurtzulotik bainaparda bai sartu!
PERNANDO: Motell, hori duk jenioa hori! Horrenbesterako ere...
ZABALA: Egia duk eta. Atso zahar horri ogi koskorrik aterako dionik ez duk Amezketan jaio.
PERNANDO: Hori ere ikusteko zegok. Baietz ni orain joan eta Erretoreak daukan kalabazarik ederrena ekarri!
ZABALA: Nola egin behar duk hori?
PERNANDO: Utzi nere kontu. Abilezia behar horretarako! Baietz ekarri berak emanda.
ZABALA: Ezetz.
PERNANDO: Zenbat jokatuko diagu?
ZABALA: Lau botila ardo.
PERNANDO: Hiru txikikoak?
ZABALA: Litrokoak.
PERNANDO: Konforme. (Eskua ematen diote elkarri.) Hik itxoin ezak hemen eta ikusiko duk nola ekartzen dudan.
ZABALA: Bestela, botila ardoen bila joango nauk.
PERNANDO: Hik nahi duan bezala. Apari-merienda ederra egin behar diagu gaur.
(Iluna)