Pernando, bizirik hago oraindio
Xabier Mendiguren
Pernando, bizirik hago oraindio
Xabier Mendiguren
Euskaltzaindia, 1989

 

15. AGERRALDIA

 

(Kalean; beren etxetik atera eta Erretorearenera doaz pernando eta semea, ahal duten neurrian eta mailan dotore jantzita.)

 

PERNANDO: Hi kalean geratu hadi, isil isilik eta inork ikusten ez hauela; konprenitu duk? (semeak baietz buruaz) Ni barrura sartuko nauk, eta deitzen diadanean sartu barrura, esan bezala; aditu duk? (Berriro baietz semeak)

 

(Erretorearen etxeko ate aurrean pernando deika; semea bazter batean; bittori ateratzen da.)

 

BITTORI: Zer behar duk gaur, beste kalabaza bat?

PERNANDO: Ez ba, ez ba. Don Gaxparrek bazkaltzera gonbidatu nau eta...

DON GAXPAR: (Etxe barrutik) Sartu, Pernando, sartu barrura lotsarik gabe.

BITTORI: Hik lotsa zer den ere ez dakik eta. Segi.

PERNANDO: Jesus! Hori da umorea, hori.

 

(Iluna)