Aurkibidea
Aurkibidea
2. AGERRALDIA
(Erdi ilunpetan, ama ikusten dugu, atera irteten duela; zaharxeago edo ematen du.)
AMA: Pernando, Pernandooo!
PERNANDO: (Ikusten ez dugula, urrunagotik entzuten zaio ahotsa) Ez noala oraindiooo!
AMA: (Barrura sartu eta erdi ilunpetan —kandela bat izan dezake eskuan— traste batzuk biltzen ari dela marmarka arituko da bakarrik) Hau harria erori zaiguna! Hau da mixeria hau! Hau da mixeria! Bururik ez dut altxatuko seme honekin. Egun osoan atzetik ibili behar “Pernando, egintzak hau”, “Pernando, egintzak beste hori”, “Pernando, etor hadi hona”, “Pernando, joan hadi hara”, eta seme malapartatu hau beti ihesi, inoiz lanik egiteko borondaterik gabe. Honek baserria altxatu? Putza altxatuko dik honek, zahatoa ez baldin bada! Hau da etxekaltea! Honek eramango nau ni hilobi zulora. Jaio zenean ere neke galantak eman zizkidan, eta jaio ondoren ez dira samurragoak izan. Ai ene! Hau etxeko hondamendia! Gau eta egun beti builaka eta hark berriz bertsotan erantzun! Umorea ez zaio falta ez. Neri kendu didana eraman du lotsagabeak. Hau harria buru gainera etorri zaiguna... (erretolika horrekin jarraitzen du argia itzalduz doan bitartean)