Tu quoque fili
Antton Luku
Tu quoque fili
Antton Luku
Kutxa Fundazioa, 1996

 

Seigarren agerraldia

 

prokuradorea, herve

 

(Sartzen da norbait burua kaxkotiz estalia, pistola eskuan, pilutsen galtza marratuekin).

 

PROKURADOREA: Nor haiz hi. Nork permititu dik? (Pistola ikusten du). A segizak holo-hola, klientak behar ditiagu. (Ohartzen da oraikoan beretako dela). A hola bai begitartea gorderik. Putruń kixkila. Beldurti aihartua. Argiaren beltzaren beldur. Ken ezak hori koskoilak badituk. (Kaskotia kentzen du, herve da, bospasei tiro ematen dizkio, besteak iskira dantza bat egiten du eta begitartea taula gain aintzinera herrestatuz...). Hi ere seme. (Eta hiltzen da).

 

oihala