Aurkibidea
Aurkibidea
Lehen agerraldia
nehor
(Inor ez da ageri taulagainean, ontsa agerian den irrati posta bat baizik. Hortik boz marrakaria ateratzen da).
Baionesak, Baionesasak:
Errepublikako presidentaren baimenarekin Baionako poliziaren kontrola eta goi manua hartzen dut, konztituzioak auzapezari onartzen dion bezala. Nonbrez eta kopetaz azkarrago den etsai bati kontra borrokan ari diren gure crs maitagarrien leialtasun eta amodioaz segur, segur beren eginbide guzia betatzen dutela, segur 70 urte hauetan kudeatzen ditudan egiazko. Baionesen laguntzaz, ostalerren, baratzeki saltzaileen eta dentisten konfiantxaz segur, Baionari ene presunaren eskaintza dagit, haren zorigaitza eztitzeko asmoz.
Oren latz hauetan, leheneko Pannecau zubiaren lekutik pasatu diren errefuxiatu dohakabeak dauzkat gogoan, beren kesa beltza bakarrik besapean. Onart ditzatela ene doluminak zakurkatuak, skuatatuak izanen diren han utzi etxe guzien gatik.
Ene bihotz baionesa hertsaturik, ene soldado zaharraren arima goibel diotsuet, ordrearen mantentzeko ekintzak areatuko dituztela Baiona ttipian, suhiltzaileak eta supitzaile komandoak gehituko dizkiegula crsei, ez daitezela gaitzi, eta desarratoiatzeko zerbitzuak, apikultureko jauntzitan.
Arrunt gureganatua genuen Errobi maitearen traditzea behar genuela jasan! Uholde ikaragarri hau egin baitigu, zinez, behar ez genuen memento honetan! Jakiten dugu Orbe eta Salie karrikak, Euskaldunen karrika Baiona ttipiaren gisa berean ezarri dituela eta ez gintezkeela horietan battelaz baizik ibil. Ondorioz Baiona guzian dauden galupak, kuralinak, eta gabarrak errekisatuak deklaratzen ditut, baliatuak izan ez daitezen ekintza nautiko piratentzat, eta errefuxiatuak eremanak izan daitezen Katedralara.
Baionesak, Baionesasak jakin behar duzue ere crsen zodiak bat lanean ari zela zilatu dutela barnekaldetik heldu ziren morkotsekin, bi funtzionarioak Bagdad gabe ez baitira finkatu ahal izan aire prezionearen gatik. Zuen zibismoan kondatzen dut ikusten dituzuen bizardun guzien salatzeko, 220ean brantxa ditzagun. Parada baliatzen dut errateko Hiriburuko erretorra San Andreseko minaretean arrestatua izan dela eta otoitza debekatua izan dela, toki hartan eta ateak tapatuak. crs maitagarriak, uretik eta murgilari jauntziz pasatzera behartuak direnez, Baiones zintzo guziei galdegina zaie beren leihoen adarailuz tapatzea, batzuek amu hagez oxigeno hodiak kentzen baitizkiete, gure crs amultsuei. Desarratoinatzeko zerbitzuek gasa balia dezaketela ere iragarria zaizue. Bil balitez egiazko Baiones guziak beren buruzagien inguruan, segurta dezagun gure hiriaren geroa. Salut Bayoune.