Tu quoque fili
Antton Luku
Tu quoque fili
Antton Luku
Kutxa Fundazioa, 1996

 

Bosgarren agerraldia

 

prokuradorea bakarrik

 

PROKURADOREA: Ez duk posible! (Harritua besteri so, ateratzen ari direlarik, telefonoa hartzen du eta zaintsuki banbatzen zenbaki labur bat). Alo, bai, Dunat prokuradorea, pasa ezadazue lehenbailehen, gure etxearen aitzinean zain dagoen autoa. Bai, Dunat, gure etxetik ateratzen dira bi gazte, bai ikusten dituzue, jarraikitzen zatzaizkiete, helbideak behar ditut eta segi arazten dituzue gau eta egun. Klienta segurrak dira, nexka bereziki, galtza marradunak dituenak, hori bera. Berriak nahi ditut egun guziz eta fitxa oso bat lehenbailehen. (Eskegitzen du)... Ez duk posible. Holako ihizia! Eta aho zilora berak jiten. Baiona guzian daitezkeen specimen pollitenak baldin bada. Horiek zortzi egun barne aztaparretan dituk, eta (irriz ari da) egin duten, nola erran dik? Ekintza, desmartxa, metodoa, (irriz) pitokeriaren ondotik xintxikatuko dituk auzitegian. Amensten ari haiz. Ospea!

 

(Argia hiltzen da, pastoralaren sartzearen airea entzuten da, eta ezagutu bezain fite, rock deztroy bat).