Ama-alu-lur
May Gorostiaga
Ama-alu-lur
May Gorostiaga
Denonartean, 2020

 

16. ESZENA

KLIK

 

(Zuzenean publikoari)

 

ESPE: Ez duzula ulertu noiz den errealitate eta noiz amets? Ba, bejondeizula!

LEO: Historia idaztean, albora utzi gintuzten...

Itzali egin nahi izan gintuzten.

ESPE: Eta haitzuloetara itzuli ginen.

LEO: Amalurren umetokira!

ESPE: Benetako jakinduria itzaletan dagoelako...

LEO: Eta fokua aldatuta ikasi genuen historia idazten.

ESPE: Ipuinak amesten ikasi genuen...

LEO: Sorginen ametsak!

ESPE: Amalurren alabak, Potone eta Fenaretaren ahizpak!

LEO: Eta zure amonaren bilobak! Soņos da meiga!

ESPE eta LEO: Sorginen ametsak!

 

(Publikoarekin batera kantatzen dute estribilloa)

 

Sasi guztien gainetik

laino guztien azpitik

sorgin batek ametsak

ipuin bihurtzen dizkit,

ikimilikiliklik,

ipuin bihurtzen dizkit.

 

ikimilikiliklik,

ipuin bihurtzen dizkit.

ikimilikiliklik,

ipuin bihurtzen dizkit.

ikimilikili...

klik!

 

(Azken Klik hori entzutean, dena ilunpean geratzen da)