Ama-alu-lur
May Gorostiaga
Ama-alu-lur
May Gorostiaga
Denonartean, 2020

 

06. ESZENA

SOŅOS DA MEIGA

 

(espe barrez lehertzen da bi diapositiba hauen ondoren. Argiak aldatzen dira. Haitzulora itzultzen gara. leo atzetik agertzen da)

 

ESPE: Ze ona! Martinia eta Champagnea. (Bere hatzekin irudiak imitatzen ditu) Martinia eta Champagnea. (Barre egiteari utzi gabe)

LEO: (Serio) Jakin al daiteke zerk egiten dizun hainbesteko grazia?

ESPE: (leori Tableteko irudiak erakutsiz) Leo, zuk hor behean zer daukazu? (Atzera, hatzekin imitatzen du) Martinia edo Champagnea?

LEO: Nik? (Bi eskuekin keinu bat egiten du) Kalimotxoa!

ESPE: (Barrez lehertzen da) Ai, pixak alde egingo dit! Kalimotxoa. Hori ez dator hemen... (Tableta erakusten dio leori) Ze ona! Kalimotxoa. Pixak alde egingo dit!

LEO: (Tableta zehatz-mehatz aztertzen du. Pixkanaka espek bere barrea kontrolatzen du) Zuk egingo al zenuke depilazio hauetakoren bat?

ESPE: Nik ilargia egingo nuke. (Tableta seinalatuz) Ez al zaizu gustatzen?

LEO: Nik kalimotxoa nahiago. Dena den, ilargia ere ez dago gaizki... Zuri gustatzen bazaizu...

ESPE: Begira! Gauza batez ohartu naiz. Ba al dakizu nola esaten zaion ilargiari galegoz?

LEO: Galegoz?

ESPE: A lua! A lua esaten zaio.

LEO: Alua!

ESPE: Ez al da flipantea? Ilargia... Alua...

LEO: Zu bai zarela flipantea! Noiztik dakizu galegoa?

ESPE: Gure amona galiziarra zen. Ez al dizut inoiz esan?

LEO: Ez dakit... Nik dakidala behintzat ez. Eta galegoz hitz egiten ba al dakizu?

ESPE: Keba! Hitz gutxi batzuk bakarrik... Begira! Bada esapide bat gure amonak erabiltzen zuena eta beste inori entzun ez diodana: “Sofios da meiga”

LEO: Soņos da meiga? Meigak sorginak dira, ezta?

ESPE: Bai. Soņos da meiga-k sorginen ametsak esan nahi du. Gure amonak horrela deitzen zien bat-batean zerbaitetan pentsatzen jarri, begirada galduta geldi-geldi geratu eta, gainerako guztia ahaztuta, esna izaten ditugun ametsei...

LEO: Orain ulertzen dut guztia. Bizitza erdia esnametsetan pasatzen duzu. (Hori esatean, esperi bultza egin eta espe lurrera erortzen da)

ESPE: Sorginen ametsak dira. Gure amonak pertsona jakintsuek bakarrik izan zitzaketela esaten zuen. Agian amorratuta zaude sekula ez duzulako sorgin ametsik izan. Pixa egitera noa. (Atzeratu egiten da)

LEO: Nik sorgin-ametsak nahi ditudanean izan ditzaket!

ESPE: Oso ondo! Ba eduki ezazu bat orain eta pixa egitetik bueltan natorrenean kontatuko didazu. (Atzeko aldetik joaten da)

LEO: Soņos da meiga... (Zakutik manta termikoa eta biziraupenerako kit-a ateratzen ditu) Sorginen ametsak... (Mantarekin estali eta keroseno gel poto bat prestatzen du su txiki bat egin eta berotzeko) Sorginen ametsak...